Herriz Herri - Baiona (L) | 2023ko Ekainaren 01a
"Bar gloria" liburua - Maurizia etxe okupazioa - Herriko zentro soziala langile bila
"Bar gloria" liburua
Nerea Ibarzabal bertsulari eta idazlea, ekainaren 6an Mediatekan izanen da (18:00). Baionako "Irakur zaleak" klubak gomitatu du "Bar gloria" idatzi duen eleberriaz hitz egitera.
Maurizia etxe okupazioa
Herriko Etxearena den egoitza huts bat 15 bat gaztek okupatzen dute, Santa Ursulan kokatua da. 2015az geroztik hutsa den bastimenduan "Maurizia" deitu kultur proiektua abiatu nahi da.
Aitzineko astean uxerra pasatu zen okupazioa egiaztatzera eta prozeduraren abiaraztera, ez du infrakziorik konstatatu. Kanporatze eskaera egina du, lerro hauek idazterakoan oraino okupazioak segitzen zuen.
Bertan, kultura gunea sortu nahi da: tailerrak, zinema emanaldiak, kontzertuak, hitzaldiak eta batez ere bazkari herrikoiak antolatzeko.
Gaineko eraikinean lo egiteko aukera balitzateke, kolektiboak larrialdietarako aterpetxea, liburutegia, musika estudioa muntatu nahi luke, Abbé Pierre, Emmaüs, Aurore, Diakité... elkarteekin harremanetan sartuz. Larunbat eta igandean (14:00), obren egiteko gomita zabaldua da, nahi duena hurbil dadila.
Herriko zentro soziala langile bila
Baionako Herriko Zentro Sozialak langileak bilatzen ditu, ez da formazio berezirik eskatua. Astean 25 eta 35 oren artean lan eginen da. Interesatuek formation.saad.ccas@bayonne.fr helbidera hautagaitzak igorri behar dituzte.











