Herriz Herri - Hazparne (L) | 2023ko Ekainaren 01a

Klimaren inguruan - Jokoen bidean - Hiruzango - Elizaberriko bestak

Klimaren%20inguruan%20-%20Jokoen%20bidean%20-%20Hiruzango%20-%20Elizaberriko%20bestak

Klimaren inguruan

Maiatzaren 30ean hasirik ekainaren 10a arte iraunen du Izpindar kolektiboak apailatu "Klimaren hamabostaldia" deitu erakusketak, Pierre Espil mediatekan. Hor aurkituko dira hamalau panel energia berriztatzaileak eta klimaren aldaketa aipatuko dituztenak.

Hau mediatekaren idekitze tenoreetan ikusten ahalko da.

Bestalde ekainaren 3an, larunbata (10:00-12:00), bi atelier mota izanen dira:

- Haurrentzat: klimaren freskoaren egitea, atelier hunek klima aldaketaren gaia erakusten die haurrei molde zientifiko, kolaboratzaile eta sortzailean.

- Tenore berean haize errotak egiteko atelierra izanen da, 3 eta 10 urte artean duten haurrentzat.

Bi atelier horietan parte hartzeko izena eman behar da, tokiak mugatuak baitira.

Jokoen bidean, ekainaren 2 eta 3an

Urte bat badu Hazparne "2024ko jokoen eremu" ekarria dela. Elkarte biziak eta muntadura egokiak izanki, heldu den urtean iraganen diren Joko Olinpikoen karietara muntatu den dispositibo berezi hunen barne da Hazparne. Huna zer duen helburu departamendu mailan eramana den programa hunek: aktibitate fisikoa eta kirola bazter utzia duen jendeari mugitzearen gostua berriz emaitea, gazte eta adineko.... Deneri idekia da.

Kirolak integratzaile izan nahi du, elbarritueri idekia eta hori da asteburu hortan aitzina emaiten den alderdia.

Ostiralean, zine-eztabaida Haritz Barnen - Hiru surflari elbarrituren balentriak erakusten dituen ORA dokumentarioa ikusgai izanen da (20:00). Eric Dargent, Benoît Moreau eta Jérome Bonelli dira balentria horien egileak. Surfari esker atleta horiek trabak gainditu eta altxatu dira, bizia osoki bizitzeko. Emanaldiaren ondotik Edur Alberdi eta Benoît Moreau para-surflariekin eta Nicolas Bachoffer paratriatloilariarekin mintzatzen ahalko da.

Emanaldia nahi duenari idekia da, kitorik.

Larunbatean (10:00À¢Æ''15:00) Xapitalia, Mendeala eta Egokin - Kirola asko jastatzen ahalko da, izan elbarritu ala ez. Herriko elkarteek animazioak segurtatuko dituzte. Huna zer izanen den eta zoin elkartek proposaturik:

- Gimnastika jokoak (begiak tapaturik): Jauzika elkartea.

- Tenisa mahaian (kaderan jarririk): Mahai joko

- Arku jaurtiketa: Archers de la Humade.

- Zango-baloia: HFC

- Igeriketa (esku eta zangoak loturik edo itsu moldean): Igerikatzea

- Tenisa: Hazparneko tenis kluba.

- Eskubaloia (kaderan jarrita): Zarean.

- Bizikleta: Itzul eta Zapa.

- Atletismoa (begiak tapatuta): Urtxintxak.

Eguerditan gorago aipatu kirolari famatuek medailak emanen dituzte irabazleeri. Jateko eta edatekoa HAC batasunak segurtatzen du.

Hiruzango

Urtsun oinez edo VTTz ibiltzeko moldea eskaintzen dute Ezkia ikastolak eta Arberuako ikastolak, ekainaren 4an igandez. Oinez ibiltzeko hiru ibilbide izanen dira: 3 kilometrokoa 100 metroko desmailarekin, 9 kilometrokoa 420 metroko desmailarekin eta 15 kilometrokoa 730 metroko desmailarekin. Bi ibilbide badira VTTentzat: 23 kilometrokoa 690 metroko desmailarekin eta 35 kilometrokoa 1.180 metroko desmailarekin

Abiatzeak Zelaiko plazatik eginen dira (8:00). Indarraren ondotik jateko eta edatekoak hartzen ahalko dira han berean.

Elizaberriko bestak

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3692. zbk

Gure Hitza | 2023/06/01

Egin izan ziren hutsak ez errepikatzea

Jean-Louis Harignordoquy

Sendagileak, medikuak, bedeziak eritasuna aurkitzea zerbait da, bainan ez aski. Haren gomendioak jende eriak osoki betetzen ez baldin baditu, ez du sendabiderik. Gauza bertsua erran ditaike hizkuntza kondu. Euskaltzaleok aspalditik predikatu ukan dugu nola jokatu euskara salbatzeko, bainan haizeak kontra-eskualdetik ufatzen zuen urte luzeetan, herritar frangorenganik entzunak izan gabe.

Zazpigarren inkesta soziolinguistikoak agerian eman ditu euskararen argi-ilunak eskualdeka. Goazen Ipar Euskal-Herria hunkitzen duten bizpahiru pundu nagusi azpimarratzera. Euskaratzaz deus guti dakitenen jende kopurua emendatu da; denbora berean, euskara erdararen heinean menperatzen dutenen kopurua apaldu delarik. Ondorioz, euskararen erabilpena beheitituz doa. Alabainan, zoin hizkuntzetan den trebeenik, maiz hura erabiltzeko hautua egiten baitu jendeak.

Ikastea eta erabiltzea elgarri lotuak dira....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016