Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023ko Ekainaren 01a
Izarrak - Gerezi besta - Afarai gaualdi dantzatua
Kantaldia: Izarrak
Gerezi Besta bezperan, San Josep eskola pribatuko ikasleen gurasoek kantaldia antolatzen dute, ekainaren 3an, larunbatez (21:00), Itsasuko elizan. Izarrak taldeak eskainiko du bere kontzertua. Sartzeko txartelak salgai dira helbide huntan: concert.sanjosepitsasu.com 13 eurotan, tokian berean ere hartzen ahalko dira (20:00 goiti). Kitorik 12 urte azpitik diren haurrentzat.
Gerezi Besta
Gereziaren besta ekainaren 4an iraganen da, Atharriko ezker paretan. Eguna mezarekin hasiko da (9:00), pilota erakuspena, mutxikoak eta Alaiak animaturik bazkaria. Arratsaldean indar jokoak (15:30), herriko Ataitze dantza taldearen ikusgarria, makilariekin eta eguna bururatzeko mutxikoak, taloak eta aperitifa. Egun osoan gereziak salgai, erakusmahaiak eta animazioak izanen dira. Haurrak ez dira ahantziak jokoak ukanen baitituzte.
Bazkariarentzat lekua atxiki behar da 05-59-29-75-36 deituz edo itsasuarrak@outlook.fr bidez.
Afari eta gaualdi dantzatua
Itsas'Rock elkarteak bere urte hondarreko besta antolatzen du, ekainaren 10ean, larunbatez, Sanoki gelan (19:00), Pourkoipa deitu taldeak animaturik. Dantza gaualdia hasiko da DJ Michel-ek animaturik (21:30).
Sartzea 23 eurotan finkatua da, 10 eurotan dantza gaualdirako soilik. Izenak aitzinera eman behar dira, ekainaren 2a barne, telefono huntara: 07-82-67-24-88.











