Herriz Herri - Hendaia (L) | 2023ko Ekainaren 01a

Sagardo eguna - "Baratzean elkartu" - Hendaiako Irandatz eta Alemaniako Wolfenbüttel kolegioen trukaketa

Sagardo%20eguna%20-%20Baratzean%20elkartu%20-%20Hendaiako%20Irandatz%20eta%20Alemaniako%20Wolfenbuttel%20kolegioen%20trukaketa

Sagardo eguna

Ekainaren 3an iraganen da, Errepublika plazan (18:00). Baleak elkarteak antolatu gertakaria, Euskal Herriko sagardoaren dastatzeko parada izanen da, talo eta pintxoekin. Anjel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallus bertsulariak ere hori izanen dira bazterren animatzeko, Auntxa trikitixa eta Kuxkuxtu txaranga lagun ukanen dituztela.


"Baratzean elkartu"

Duela 10 urte Hendaian bizi diren familientzat partekatzen diren baratzeak estreinatuak izan ziren, aurten urteurrena ospatua izanen da. Ekainaren 2an (9:30-19:30), "Baratzean elkartu" eguna proposatua da. Hendaiako kaskoetan, Laparka gunean diren 42 baratze lursail bisitatzen ahalko dira. Handi eta helduentzat tailerrak, kanpoko zinema eta animazio desberdinak antolatuak dira.


Hendaiako Irandatz eta Alemaniako Wolfenbüttel kolegioen trukaketa

Apirilean Alemanian egon ondoan, Irandatz kolegioko ikasle hendaiarrek, alemaniar lagunak errezebitu dituzte. Donostia, Ezpeleta eta Donibane Lohizune bisitatu dituzte, pilotan eta euskal dantzen ezagutzeko parada ukan dute eta Hendaiako Herriko Etxeak Abbadiako Behatokira eskaini bisitaz baliatu dira.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3692. zbk

Gure Hitza | 2023/06/01

Egin izan ziren hutsak ez errepikatzea

Jean-Louis Harignordoquy

Sendagileak, medikuak, bedeziak eritasuna aurkitzea zerbait da, bainan ez aski. Haren gomendioak jende eriak osoki betetzen ez baldin baditu, ez du sendabiderik. Gauza bertsua erran ditaike hizkuntza kondu. Euskaltzaleok aspalditik predikatu ukan dugu nola jokatu euskara salbatzeko, bainan haizeak kontra-eskualdetik ufatzen zuen urte luzeetan, herritar frangorenganik entzunak izan gabe.

Zazpigarren inkesta soziolinguistikoak agerian eman ditu euskararen argi-ilunak eskualdeka. Goazen Ipar Euskal-Herria hunkitzen duten bizpahiru pundu nagusi azpimarratzera. Euskaratzaz deus guti dakitenen jende kopurua emendatu da; denbora berean, euskara erdararen heinean menperatzen dutenen kopurua apaldu delarik. Ondorioz, euskararen erabilpena beheitituz doa. Alabainan, zoin hizkuntzetan den trebeenik, maiz hura erabiltzeko hautua egiten baitu jendeak.

Ikastea eta erabiltzea elgarri lotuak dira....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016