Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2023ko Ekainaren 01a

Sortze - Pilota

Sortze%20-%20Pilota

Sortze

Maiatzaren 19an ongi-etorria egina izan zaio Julen Nadal Oronos mutikoari. Aitamak dira Clément Nadal Olhako lotizamendukoa eta Maider Oronos Ibarlakoa. Etxea eraikitzen ari dute Olhaberria lotizamendu berrian. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari.

Pilota

Gure herriko palantxazko lehiaketak arrakasta pollita bildu du, trinketean. Hiru maila baziren. Finalak iragan berriak dira. Huna emaitzak:

-3. maila: Mathieu Castanchoa eta Iban Casemajor 50, Xan Aizpurua eta Mattin Inda 49.

-2. maila: Eneko Deparedes eta Xan Saint-Esteben 50, Antton Seychal eta Mizel Ithurbide 47.

-1. maila: Michel Berterretche eta Thomas Gachen 50, Pierre Carricart eta Sébastien Fontan 46.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3692. zbk

Gure Hitza | 2023/06/01

Egin izan ziren hutsak ez errepikatzea

Jean-Louis Harignordoquy

Sendagileak, medikuak, bedeziak eritasuna aurkitzea zerbait da, bainan ez aski. Haren gomendioak jende eriak osoki betetzen ez baldin baditu, ez du sendabiderik. Gauza bertsua erran ditaike hizkuntza kondu. Euskaltzaleok aspalditik predikatu ukan dugu nola jokatu euskara salbatzeko, bainan haizeak kontra-eskualdetik ufatzen zuen urte luzeetan, herritar frangorenganik entzunak izan gabe.

Zazpigarren inkesta soziolinguistikoak agerian eman ditu euskararen argi-ilunak eskualdeka. Goazen Ipar Euskal-Herria hunkitzen duten bizpahiru pundu nagusi azpimarratzera. Euskaratzaz deus guti dakitenen jende kopurua emendatu da; denbora berean, euskara erdararen heinean menperatzen dutenen kopurua apaldu delarik. Ondorioz, euskararen erabilpena beheitituz doa. Alabainan, zoin hizkuntzetan den trebeenik, maiz hura erabiltzeko hautua egiten baitu jendeak.

Ikastea eta erabiltzea elgarri lotuak dira....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016