Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 01a
Mendekoste
J-B D
Mendekosteko asteburu luzea iragan da frango polliki. Luzea izan dela diogu astelehena ere igande baten parekoa izan delakoz. Ez denentzat haatik, astelehen hori elkartasun-eguna baita bestalde, duela hogoi bat urte hartu erabakia berme. Salbu hara, elkartasun urrats horrentzat beste egun bat berexten ahal da eta anitzek hala egiten dute, Mendekoste biharamunean lanean arizan gabe. Dena den, asteburu hortan ikusi da jendeak nahi duela etxetik atera. Kasik denetan, mundu bat ibili daberaz jo harat eta jo hunat. Aroa ere frango ona oro har, han-hemenka zonbait ortzi goiti beheiti! Bizpahiru departamendutan makur handiak egin dituzten ortziak. Lekuka, arras bero handiak!
Parisen, zernahi jende urte guziko tenis lehiaketa handienean. Cannes hirian, ikaragarriko arrakasta ukan du hango zinemaldi famatuak!










