Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023ko Ekainaren 01a
Euskal Herriko emazteak - Herriko bestak - Eskubaloia
Euskal Herriko emazteak
Hilabete erdi bat baizik ez da gelditzen Ospitalean agertzen den "Emazteak euskal jendartean" erakusketaz gozatzeko.Ekainaren 16an, ostiralez, erakusketaren bururatze ekitaldi gisa, azken bisita gidatua proposatua da (10:00)eta Buhaminak emazte taldearen kontzertua (20:30)iraganen da.
Xehetasun gehiago eta erreserbatzeko ospitalea@le64.fr edo 05-59-37-97-20.
Herriko bestak
Ekainaren 2an, ostiralarekin hasiko dira zikiroarekin, Ibiliz taldeak animaturik. Larunbatean haurrentzat Xiba jokoak (17:30), arrastirian talo eta xingar eta kontzertuak. Igandean herritarren bazkaria (13:00), kantaldia Eñaut Elorrieta eta Airostak (17:00) elizan eta Talo Art'Zain (19:00).
Herritar guzieri besta onak desiratzen ditugu!
Eskubaloia
Eskubaloiko sasoina heldu den aste hondarrean bururatuko da, departamenduko eta eskualdeko finalekin. Irisartarrak taldeak baditu 6 talde finalean, 4 departamenduaren kondu jokatuko dutenak, Nousty eta Asson herrietan eta bi talde erregionalentzat, Bruges hirian jokatuko dute.
Departamenduaren xapelgoan, izanen dira, nesketan, hemezortzi urtez petikako bigarren taldea eta hamahiru urtez petikakoak. Gizonetan, hemezortzi urtez petikako bigarren taldea eta hamaika urtez petikakoak.
Akitania Berriaren xapelgoan, prenazional mailan, nesketan, Kanbo-Irisarriko lehen taldea ariko da Riberac taldearen kontra, igandean (16:00). Euskaldunek sasoin ederra egin dute, beren multzoko lehen atera dira. Heldu den sasoinean, nazional 3. mailara iganen dira, eta zendako ez xapela azken partida irabaziz!
Kanbo-Irisarriko hemezortzi urtez petik lehen taldea ariko da leku berean, Rochefort, Charenteko taldearen kontra, igandean (14:00). Horiek ere gaitzeko sasoina joan dute, multzoko lehen atera dira eta heldu den sasoinean, erregional maila gorenean ariko dira.
Bistan dena, gure jokolariek partida guzietan anitz sostengatzaile esperantza dutela, xapelaren irabazteko!











