Han eta Hemen | 2023ko Ekainaren 01a
800 bizikleta elektriko autozerbitzuan
Ekainaren 1etik aitzina, autozerbitzuko 800 bizikleta elektriko proposatuak izanen dira: Angelun, Baionan, Biarritzen, Bidarten, Bokalen, Ziburun, Getarian, Hendaian, Donibane Lohizunen Hiriburun, Ziburun eta Urruñan. Zerbitzu berri hau bizikletaren erabilera politika zabalago baten barnean kokatzen da, helburua da 2030erako bizikletaren erabilera %1etik %8ra pasatzea.
Mugikortasun Sindikatuak autozerbitzuko bizikleten operadoreekin egin deialdiaren ondotik, "Pony" Maine-et-Loiren kokatua den enpresa hautatua izan da.
Bi lekuko modeloa, "Double Pony" izenekoa atxikia izan da. Bizikleta hau sendoa eta maneiatzeko errexa, laguntza elektriko indartsuaz hornitua.
Ipar Euskal Herriko 12 herritan 150 aparkaleku baino gehiago eskuragarri izanen dira. Bizikletak pony aplikazioaren bidez desblokeatzen dira, QR kodea bizikletan eskaneatuz, ordaintzea ere aplikazioan egiten da. Ezaugarrien artean: telefono batekin hainbat bizikleta erabiltzeko aukera emana da eta adimen artifizialaren bidez kaskoa janztearen ezagutza. Aplikazioa, euskaraz, frantsesez eta ingelesez da, App Storetik (iPhone) eta Google Play Storetik (Android) deskargatu daiteke. Arazoa balitz, 7 egunez, gau eta egun zuzenean aplikazioaren bidez ala telefonoz, laguntza ukaiteko posibilitatea bada.












