Herriz Herri - Sara (L) | 2023ko Ekainaren 01a
Olhain Ikastola - Katixima - Beti Gazte - Pilota
Olhain Ikastola
Igandean bere besta eguna egin du, jendea bazen, 220 bat heldu eta 80 bat haur etorriak ikastolaren sustengatzera. Bazkari ederra ukan dute, ikastolako burasoek egina eta zerbitzatua, txotx denboran txistorrak, bakailaoa errea piperradarekin, txuleta patatekin, gasna eta euskal pastiza, kafea ondokoarekin eta sagardoa, denak onak eta denetarik ausarki. Basapiztiak taldeak dena ongi airostua, euskal kanta ederrekin eta kontzertuarekin. Haurrak puzgarrietan ederki jostatu dira, burasoek trankil bazkaltzeko. Bukatzeko DJ BULL-ek animazioa ezarri du. Olhain ikastolako buruzagiek denak eskertzen dituzte, bazkaltiarrak, langileak eta laguntza ekarri duten guziak.
Katixima
Erearoaren 7an, asteazkenez, mezaren ondotik CE2-ko haurrak ibiliko dira Sarako kaperaz kapera, joko batzu eginez. Egun horretan, burasoak eta aitatxi-amatxiak ongi etorriak izanen dira.
Beti Gazte
Erearoaren 17an, larunbatez, elkarteak aurtengo bigarren elgarretaratzea antolatzen du, San Inazioko "Les Trois Fontaines" jatetxean (12:30). Bazkariaren menua: kir, eltzekaria, legatza onddo saltsarekin, errakia baratzekiekin, ardi gasna erreximentarekin, Charlotte marrubi bixkotxa, arno beltza eta gorria, kafea ondokoarekin, prezioa 38€, karta dutenentzat 33€. Zuen izenak eman berantenez erearoaren 13a aitzin deituz Etcheverrigaray Jeannot 05-59-54-21-34, Imaz Maite 06-31-62-90-66 edo Bats Anita 06-28-28-08-24. Erretretatu guziak gomitatuak zirezte egun goxo baten pasatzera, denek elgarrekin. Aitzinetik bulegoak denak eskertzen ditu.
Pilota
Esku-huska errebotean - Lehen mailan: Curruchaga Betti-Calvet Daniel irabazle 30-19 Senpereren kontra. 3. mailan: Iribarren Iñaki-Fagoaga Eneko galtzaile 30-29 Mauleren kontra. Iribarren Oihan-Sarie Bastien irabazle 30-00 Mauleren kontra. Arribillaga Eneko-Mendionde Peio galtzaile 30-04 Senpereren kontra. Iribarren Oihan-Elizalde Lauran galtzaile 30-17 Senpereren kontra. Kimuak: Lafitte Unai-Idoate Xan galtzaile 30-17 Endaiarrak-en kontra. Amorena Behoteguy Xalbat-Saint Martin Andoni irabazle 30-18 Azkaindarrak-en kontra. Zabaleta Huarte Auritz-Larrañaga Ekhi irabazle 30-21 Azkaindarrak-en kontra. Umetxoak: Goyeneche Mikel-Lafitte Jule irabazle 15-10 Atzariren kontra. Berasategui Andde-Jauregui Peio irabazle 15-07 Atzarriren kontra. Babace Leizagoien Oihan-Zabaleta Orhi irabazle 15-08 Inthalatz-en kontra. Odeau Martinez Iban-Sanjurjo Behoteguy Jon galtzaile 15-10 Kanboarrak-en kontra eta galtzaile 15-07 Kapito Harriren kontra. Lagrenade Jokin-Lopes Kepa galtzaile 15-10 Kanboarrak-en kontra. Lefranc Koskarat Gilen-Lafitte Mattin galtzaile 15-08 Azkaindarrak-en kontra. Lopes Mendiburu Unai-Odeau Martinez Patxi galtzaile 15-08 Bareyre Battit-Andueza Aguirre Peioren kontra. Union Basque batasuna: palantxa trinketean - Nesken 2. maila: Jauregui Maia-Blanco Oihana irabazle 40-31 Zaharrer Segiren kontra. Gazteak: Mounho Maika- Sansinena Elena irabazle 40-05 Itsasuarrak-en kontra.











