Herriz Herri - Urepele (NB) | 2023ko Ekainaren 01a

Astoa zauritua

Astoa%20zauritua

Gaur goizean usaian bezala astoak egun onak ematera etorri zaizkigu, ahora zerbait eramaiteko esperantzatan eta hara non ezusteko desatsegina hartzen dugun. Asto bat zauriturik dugu, gibelaldean animaleko zakua duelarik.

Ez zaigu batere zaila egin pentsatzea, gaueko asto horien nondik norakoak, ez eta zeinen eskuetan eginak izan diren ere zauri horiek.

Gezurra dirudi etxeko abereei esker bizi den herri batean (ardi, behi, behor, asto etabar...) holako basakeria gertatzea. Lotsagarria eta salagarria da gertaera hau eta zoritxarrez oraindik ere horrelako makina bat ikusi beharko ditugu zerbait egin ez ezean.

Besterik gabe astindu ditzagun kontzientzia horiek eta batez ere "astakeria" hori egin duen horrek.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3692. zbk

Gure Hitza | 2023/06/01

Egin izan ziren hutsak ez errepikatzea

Jean-Louis Harignordoquy

Sendagileak, medikuak, bedeziak eritasuna aurkitzea zerbait da, bainan ez aski. Haren gomendioak jende eriak osoki betetzen ez baldin baditu, ez du sendabiderik. Gauza bertsua erran ditaike hizkuntza kondu. Euskaltzaleok aspalditik predikatu ukan dugu nola jokatu euskara salbatzeko, bainan haizeak kontra-eskualdetik ufatzen zuen urte luzeetan, herritar frangorenganik entzunak izan gabe.

Zazpigarren inkesta soziolinguistikoak agerian eman ditu euskararen argi-ilunak eskualdeka. Goazen Ipar Euskal-Herria hunkitzen duten bizpahiru pundu nagusi azpimarratzera. Euskaratzaz deus guti dakitenen jende kopurua emendatu da; denbora berean, euskara erdararen heinean menperatzen dutenen kopurua apaldu delarik. Ondorioz, euskararen erabilpena beheitituz doa. Alabainan, zoin hizkuntzetan den trebeenik, maiz hura erabiltzeko hautua egiten baitu jendeak.

Ikastea eta erabiltzea elgarri lotuak dira....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016