Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2023ko Ekainaren 01a

Sortze - Gazteen etxe kurrida eta herriko bestak - Hauteskundeak: Antzuolan EH BILDU lehen

Sortze%20-%20Gazteen%20etxe%20kurrida%20eta%20herriko%20bestak%20-%20Hauteskundeak:%20Antzuolan%20EH%20BILDU%20lehen

Sortze

Joan den maiatzaren 11n sortu zen Marius Jamet. Hunen burasoak dira Morgane Lefel eta Guillaume Jamet andere jaunak, Londaitzeko bidean, Harria etxean bizi direnak. Goresmenak burasoeri eta bizi luze bat sortu berriari.


Gazteen etxe kurrida eta herriko bestak

Herriko bestak hurbiltzen hasiak zauzkigu, ekainaren 15etik ekainaren 19a arte iraganen direnak, hots 2 asteren buruan. Karia hortara besta komiteko gazteak, etxez-etxe badabiltza aurtengo besteen egitaraua herritarrei aurkezten eta laguntza eske. Ongi errezibituak izan daitezela!

Usaian ez bezala, herriko besten programari egun bat gehitu diote, aurtengo herriko bestak ostegunarekin herriko gazteek antzerkia eskainiz hasiko baitira. Egitarauaren berri emanen dauzuegu heldu den astean!


Ibaien astea

"Ibaien astearen" kari, Aturri behereko Itsas sindikatu anitzak, "Jungle canoe" batasunarekin elkarlanean, goiz bat antolatzen du uretako inguruen eta erreka bazterren babesari buruz jendeak sentsibilizatzeko. Animazio hau ekainaren 3ko goizean iraganen da, heldu den larunbatean. Animazio hunen xedea da kanoan ibiliz hondakinak biltzea eta uretako inguruneak ezagutzea. Haran ibaian hiru ibilbide proposatuko dira. Hitzordua, larunbat goizean (9:00), Bastidako portuan, igerilekuaren ondoan.


Hauteskundeak: Antzuolan EH BILDU lehen

Lau urtetatik gertatzen diren herriko bozak joan den igandean iragan ziren Euskal Herri Hegoaldean, batez ere Antzuolan. Azken aldian bezala EH BILDU zerrenda lehen atera da 594 bozekin (7 hautetsi), bigarren PNV 350 bozekin (4 hautetsi) eta hirugarren PSOE 68 bozekin (0 hautetsi). Abstentzioa %33,33koa izan da. Herriko kontseilua ekainaren 17an bilduko da, auzapezaren hautatzeko. Orain arteko auzapeza Beñardo Kortabarria (EHBILDU) ez da berriz aurkeztu. EH BILDUren zerrendaburua Olatz Lezeta Urzelai anderea izanez, manera guzien arabera hau da biharko Antzuolako auzapeza izanen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3692. zbk

Gure Hitza | 2023/06/01

Egin izan ziren hutsak ez errepikatzea

Jean-Louis Harignordoquy

Sendagileak, medikuak, bedeziak eritasuna aurkitzea zerbait da, bainan ez aski. Haren gomendioak jende eriak osoki betetzen ez baldin baditu, ez du sendabiderik. Gauza bertsua erran ditaike hizkuntza kondu. Euskaltzaleok aspalditik predikatu ukan dugu nola jokatu euskara salbatzeko, bainan haizeak kontra-eskualdetik ufatzen zuen urte luzeetan, herritar frangorenganik entzunak izan gabe.

Zazpigarren inkesta soziolinguistikoak agerian eman ditu euskararen argi-ilunak eskualdeka. Goazen Ipar Euskal-Herria hunkitzen duten bizpahiru pundu nagusi azpimarratzera. Euskaratzaz deus guti dakitenen jende kopurua emendatu da; denbora berean, euskara erdararen heinean menperatzen dutenen kopurua apaldu delarik. Ondorioz, euskararen erabilpena beheitituz doa. Alabainan, zoin hizkuntzetan den trebeenik, maiz hura erabiltzeko hautua egiten baitu jendeak.

Ikastea eta erabiltzea elgarri lotuak dira....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016