Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2023ko Ekainaren 01a
Heriotzak - Esku aldaketa - Jean Haritschelhar
Heriotzak
Leizpartzen bizi zen Inocencia Gortari (Apecetche sortua), Tomas-en alarguntsa 88 urtetan zendu da.
"Goldura" auzoko "Ur Hegian" bizi zen Monique Gonzales (Lesca sortua) 83 urtetan pausatu da.
Jatorriz Borzirietakoa, Dominique Berhouet pausatu da 79 urtetan. Tours hirian bizi zen bainan Baigorriko familiaren hilarrian ehortzi dute.
Doluminak penetan diren familia guzieri.
Esku aldaketa
Penarekin jakin dugu trinketeko ostatu eta jatetxea kudeatzen zuten Andoni Berhouet Bidarraikoa eta Hélène Wingham Arbonakoa Baigorritik joan direla. "Ekaina" deituko duten jatetxea hartuko dute Correze departamenduko Egletons herrian.
Oroitzapen biziki goxoa uzten daukute, biak gixakoak bezain maitagarriak baitziren, eskaintzen zituzten zerbitzu eta apairuen kalitatea ahantzi gabe. Suerte on zuen bizi berrian Andoni eta Hélène eta laster arte.
Hauen ondotik, Jean Lataste baigorriarrak du trinketeko ostatuaren kudeantza hartuko, ondoko egunetan.
Jean Haritschelhar
Joan den astean, Bil Etxea gelan ikusi dugun "Haut-Le-Vent" filmaren balio bakarra zen 1942ko Baigorri erakusten zuela. Plaza nagusia, Herriko Etxea, Mitxelene, Etxauze, Urdozeko Jauregia eta beste. Orain zenduak diren herritar batzu ere agertu zauzkigu, hala nola, argazkian ikusten den Jean Haritschelhar auzapez ohia, 19 urte zituelarik, pilota partida batean kondalari edo xaxari. Bere gibelean, ezkerretarik den pilotaria Emile Arce zena dugu. Ez ditugu haatik ondoan diren bi bonetadunak ezagutu ahal ukan.











