Herriz Herri - Senpere (L) | 2023ko Ekainaren 01a

Euskaldunen oroitarria - Argazki erakusketa - Hondamendi naturala - Denetarik - Espekulazioaren salaketa

Euskaldunen%20oroitarria%20-%20Argazki%20erakusketa%20-%20Hondamendi%20naturala%20-%20Denetarik%20-%20Espekulazioaren%20salaketa

Euskaldunen oroitarria

Horra zer altxor polita utzi duen Anai-Artea elkarteak, mende erdi bat lan eginik isiltasunean Espainiako errepresioari ihes egiten zuteneri laguntza emanez. Elkartearen bururatzean, nahi izan dute lekukotasun bat utzi, Euskal-Herriko historiaren kondatzeko tresna bat gauzatuz memorial horretan, QR kodigoaren bitartez baita Interneten anaiartea-oroitlekua.eus erabiliz. Ekitaldi jendetsua, eguzkipean iragan da, giro gozo batean. Hitzaldietan aritu dira Bernard Elhorga auzapeza, Mixel Mendiburu lehendakaria, Andoni Iturrioz eta Bixente Garzia arduradun estimagarriak, haueri lotuz Erramun Martikorena kantaria, txalapartari, bertsulari eta dantzariak. Presuna anitz omenduak izan dira, Jean Fagoaga lehenbiziko buruzagia eta medikua, ahantzi gabe joanak diren Telesforo Monzon, Piarres Larzabal, Mixel Idiart Sarako erretorea, Didier Rouget abokata eta Frantxoa Garat Senpereko erretore engaiatua. Aipatuak ere, proiektu honetako, lur emailea Dominique Iriarte, 12 historialariak, bideo egileak, Udalbiltza, Herriko-Etxea eta bertze. Ekitaldiaren bukaeran deskubritu dugu gaitzeko marmolezko eskultura, bihotza eta izpiritua gogoratzen dituena. Bertzeak bertze, Mixelek adierazi du, Baskoietatik euskaldunetarat, euskarak eta gu izateko nahiak ekarri gaituztela, oraino luzaz izaten segitu dezagula.

Argazki erakusketa abian

Arranoen Begia argazki tailerrak erakusketa antolatua du, Larreko kulturgunean, ateak zabalik dira maiatzaren 19tik ekainaren 16a artean. Estreinaldia aurkeztua izan da eta uste baino gehiago jende bildu da. Orotara 19 argazkilarik aurkeztuak dituzte 6 argazki bakoitzak, baita Salieseko klubak presentatuak. Bisita daiteke egunero (15:30-18:30), salbu igandetan.

Hondamendi naturala

Maiatzaren 13ko uholdeen ondorioz, kaltetudun guziek, dudarik gabe, beren asurantza etxeak baita Herriko-Etxea abisatu behar dituzte. Azkeneko hunek desmartxak abiatuko ditu estatuari buruz, hondamendi naturalaren egoera ezagutua izan dadin botere publikoen aldetik. Xehetasun gehiago deituz Herriko-Etxea: 05-59-54-10-19.

Denetarik

Aisialdiko Zentroak haurrak errezebituko ditu, uztailaren 15etik abuztuaren 25a arte, karrikako eskolan. Izen emaitea idekia da ekainaren 16a arte, deituz Herriko-Etxea edo e-mailez: enfancejeunesse@senpere64.fr.

Arrantzaren Eguna (fishing day) iraganen da ekainaren 3an (14:00-17:30), haur guziek dohainik parte hartu lezakete arrantza iniziazio horretan. Izen-emaitea beharrezkoa aappma.nivelle@gmail.com webgunean ala deituz06-95-87-08-20 edo 06-83-26-74-21.

Lehen sokorrietako jestuak erakutsiak dira Pilota plazan, larunbat goizean ekainaren 3an (10:00-13:00). Formakuntza arina izanik ere, beharrezkoa da jestu horien ezagutzea, biktima baten aitzinean ahal bezain ongi ihardukitzeko.

Senpereko aintziran, Kanoe-Kayak sekzioak antolatzen du aktibitate horien deskubritzea, ontzixka desberdinak proposatuz. Erreserbak 06-64-89-35-96, 06-23-11-07-70 edo spuc.kayak@gmail.com.

Espekulazioaren salaketa

Senpere eta inguruetako biztanle kolektiboak, lurraldeari atxikiak eta axolatuak direnak, mobilizatu ditu Ahetze juntako etxalde baten salmentaren salatzeko. 50 hektareako etxaldea, hauetan etxebizitza, oihan asko baita 2 ha-ko urmaela eta 7 ha-ko laborantza eremua, prezioa 1,3 milioi. Lurzaindiak galdeturik, SAFER-ak preanpzio partzialaren eskaera egin du, alta prezio horretan ez du erosten ahalko, bere estimatuetan 400.000€ luke (hiru aldiz gutiago). Bihar lur horiek, haien laborantza eta natura ezaugarriak mantentzen badituzte ere, prezio horretan saltzeak eragina ukanen du bertze lur guzien prezioan. Azpimarratu dute bertzeak bertze, lurra hazkurri emailea dela eta hunen prezioak eraginen du kontsumitzaileen platera. Ondoko egunetan, dosier huni dagozkion protagonistak Herriko-Etxean bilduko dira, baita FDSEA, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Inra eta Arrantzale elkarteekin. Entzun da ere, lurrak erabiltzen dituen gaurko laboraria prest litaikeela laborantzako lurren erosteko, hori ikusi behar. Kolektiboak galdegiten du problematika huni interesa duten guzieri, erne egon ditezen afera hurbildik segituz. Aldarrikapenetan "Espekulaziorik ez","Euskal-Herria ez da salgai","Amalurra zaindu dezagun" entzun da. Harremanetan sartu nahian, senpertarrenkolektiboa@gmail.com bidez.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3692. zbk

Gure Hitza | 2023/06/01

Egin izan ziren hutsak ez errepikatzea

Jean-Louis Harignordoquy

Sendagileak, medikuak, bedeziak eritasuna aurkitzea zerbait da, bainan ez aski. Haren gomendioak jende eriak osoki betetzen ez baldin baditu, ez du sendabiderik. Gauza bertsua erran ditaike hizkuntza kondu. Euskaltzaleok aspalditik predikatu ukan dugu nola jokatu euskara salbatzeko, bainan haizeak kontra-eskualdetik ufatzen zuen urte luzeetan, herritar frangorenganik entzunak izan gabe.

Zazpigarren inkesta soziolinguistikoak agerian eman ditu euskararen argi-ilunak eskualdeka. Goazen Ipar Euskal-Herria hunkitzen duten bizpahiru pundu nagusi azpimarratzera. Euskaratzaz deus guti dakitenen jende kopurua emendatu da; denbora berean, euskara erdararen heinean menperatzen dutenen kopurua apaldu delarik. Ondorioz, euskararen erabilpena beheitituz doa. Alabainan, zoin hizkuntzetan den trebeenik, maiz hura erabiltzeko hautua egiten baitu jendeak.

Ikastea eta erabiltzea elgarri lotuak dira....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016