Herriz Herri - Lekorne (L) | 2023ko Ekainaren 01a

Dantzaz Ele

Dantzaz%20Ele

Mendi Ondoan elkarteak, Lapurdi eta Baxe Nafarroako kabalkaden historiari buruzko erakusketa proposatzen du, Hodi Aldea salan. Maritzuli konpainiak besta horietako giro berezia ezagutzeko parada eskaintzen du, testu batzuen bidez, argazkien bitartez eta jantzien modeloekin.

Ekainaren 9an, ostiralez (19:30), Claude Iruretagoyena Maritzuli konpainiako partaideak erakusketaren bisita eginen du, ondotik zintzur bustitzea eskainia izanen da.

Ekainaren 10ean, larunbatez, erakusketara itzuli bat egiten ahalko da (10.00-12.00 eta 15.00-19.00). Biharamunean Besta Berriko meza (10:30) eta bezperak (16:00), ondotik, Besta Berriren desfilea, mutxikoak Arberuako txarangak animaturik (18:00). Igandean egun guzian, erakusketa idekia izanen da.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3692. zbk

Gure Hitza | 2023/06/01

Egin izan ziren hutsak ez errepikatzea

Jean-Louis Harignordoquy

Sendagileak, medikuak, bedeziak eritasuna aurkitzea zerbait da, bainan ez aski. Haren gomendioak jende eriak osoki betetzen ez baldin baditu, ez du sendabiderik. Gauza bertsua erran ditaike hizkuntza kondu. Euskaltzaleok aspalditik predikatu ukan dugu nola jokatu euskara salbatzeko, bainan haizeak kontra-eskualdetik ufatzen zuen urte luzeetan, herritar frangorenganik entzunak izan gabe.

Zazpigarren inkesta soziolinguistikoak agerian eman ditu euskararen argi-ilunak eskualdeka. Goazen Ipar Euskal-Herria hunkitzen duten bizpahiru pundu nagusi azpimarratzera. Euskaratzaz deus guti dakitenen jende kopurua emendatu da; denbora berean, euskara erdararen heinean menperatzen dutenen kopurua apaldu delarik. Ondorioz, euskararen erabilpena beheitituz doa. Alabainan, zoin hizkuntzetan den trebeenik, maiz hura erabiltzeko hautua egiten baitu jendeak.

Ikastea eta erabiltzea elgarri lotuak dira....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016