Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2023ko Ekainaren 01a

"Hiriburun dantzan"

Hiriburun%20dantzan

Leinua dantza taldeak eta Uhaina elkarteak, "Hiriburu dantzan" lehen edizioa antolatzen dute, Herriko Etxea eta Euskal Elkargoaren laguntzarekin, ekainaren 3 eta 4an iraganen da.

Ekainaren 3an (15:00), La Perle gelan, Dominique Lorantek kudeatuko duen dantza tailerra proposatua da. Ondotik (18:30), Roger Goyhenechek euskal dantzari buruz konferentzia emanen du. Adiskidetasun-trago bati esker, hitzaldiaren ondotik elkarrizketak segitzen ahalko du.

Ekainaren 4an, Plaza Berrin, Leinuako dantzari gazteek eta Alurr (Ibarra Gipuzkoa) dantza taldeak, ikusgarria emanen dute (11:00). Arratsaldean, La Perle gelan (17:00), dantzaldia Adar taldearekin, Maider Martineau trikitixa jolea eta Arnaud Bibonne kornamusa musikariak animatuko dute. Ostatu bati esker, bakoitzak pausa bat egiten ahalko du bi dantzen artean!

Ikusgarri guziak dohainik dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3692. zbk

Gure Hitza | 2023/06/01

Egin izan ziren hutsak ez errepikatzea

Jean-Louis Harignordoquy

Sendagileak, medikuak, bedeziak eritasuna aurkitzea zerbait da, bainan ez aski. Haren gomendioak jende eriak osoki betetzen ez baldin baditu, ez du sendabiderik. Gauza bertsua erran ditaike hizkuntza kondu. Euskaltzaleok aspalditik predikatu ukan dugu nola jokatu euskara salbatzeko, bainan haizeak kontra-eskualdetik ufatzen zuen urte luzeetan, herritar frangorenganik entzunak izan gabe.

Zazpigarren inkesta soziolinguistikoak agerian eman ditu euskararen argi-ilunak eskualdeka. Goazen Ipar Euskal-Herria hunkitzen duten bizpahiru pundu nagusi azpimarratzera. Euskaratzaz deus guti dakitenen jende kopurua emendatu da; denbora berean, euskara erdararen heinean menperatzen dutenen kopurua apaldu delarik. Ondorioz, euskararen erabilpena beheitituz doa. Alabainan, zoin hizkuntzetan den trebeenik, maiz hura erabiltzeko hautua egiten baitu jendeak.

Ikastea eta erabiltzea elgarri lotuak dira....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016