Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 01a

Udal eta foru hauteskundeak

M.V.

Udal%20eta%20foru%20hauteskundeak

Maiatzaren 28ko udal hauteskunde edo herriko bozetan, EAJ izan da alderdi bozkatuena Bilbon eta Donostian. EH Bilduk irabazi du Gasteizen, eta UPNk Iruñean. Batzar Nagusietan, EAJ gibelatu da boz kopuruan eta boterea galdu du erakunde guzietan. Koalizio abertzaleak, aldiz, emendatze handia ezagutu du lurralde guzietan, bozkatuena izan da Arabako hiriburuan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Donostian, EAJk eta EH Bilduk zinegotzi kopuru bera erdietsi dute (8), baina jeltzaleek puntu batez irabazi dute bozei dagokienez. Bilbon alderdi jeltzalea aise nagusitu da. Haatik, bi ordezkari galdu ditu eta gehiengo osotik urrundu da. Gasteizen EH Bildu atera da lehen, 7 zinegotzirekin, EAJ laugarren lekura jaitsi da. Iruñean UPN nagusitu da, 9 ordezkarirekin, eta EH Bilduk 8 kontseilari lortu ditu.

Batzar Nagusiak: Gipuzkoan, EH Bilduk 22 ordezkari lortu ditu (5 gehiago) eta EAJk 17 (3 gutiago). Bizkaian alderdi jeltzaleak garaipen zabala ukan du, 23 eserlekurekin. EH Bilduk 15 batzarkide erdietsi ditu (5 gehiago). Araban, EAJk 15 batzarkide eskuratu ditu eta EH Bilduk 14.

Nafarroako parlamentuan, UPNk irabazi du, 15 eserlekurekin, baina Maria Chivite hautagai sozialistak orain arteko 11 ordezkariak atxiki ditu. EH Bildu Geroa Bairen aitzinera pasatu da, hirugarren indar gisa.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2023/06/01

Lan gatazka luzeari aterabidea

M.V.

Bi urte iraun eta 68 greba egun ezagutu dituen lan gatazkari aterabidea aurkitu diote Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek eta zuzendaritzak. Maiatzaren 23an adostu dute hitzarmen berria ELA sindikatuak eta patronalak. Itunaren ondorioz, hilabete sariak 1.460 eurotik 1.800era iganen dira 2025erako. ELArekin batean, UGT sindikatuak ere sinatu du akordioa.

Hitzarmenak 5.000 langile baino gehiago hunkitzen ditu. Orotara, %23,22 emendatuko zaie soldata lau urtez. Gainera, hitzarmenak bermatzen du langile taldearen %85 finkoa izatea, eta ordezkapenak lehen egunetik segurtatuak izatea. Bertze hobekuntza batzuk ere ekarriko ditu itun berriak: berdintasun planak eta euskara sustatzeko neurriak onartu dituzte, eta igandetako hobariak eta antzinatasuna %22 goitituko dira.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/01

Bioerregaia Bilboko aireportuan

M.V.

Bilboko aireportuko zenbait ibilgailu bioerregai bidez ibiliko dira hilabete batez. Erregai mota hori erabiliko duen lehen aireportua izanen da Euskal Herrian eta Espainian. Erabiliko duten erregai organikoa Petronorrek Muskizko findegian ekoizten duena izanen da.

Petronorrek 5.000 litro erregai ekoitziko ditu orotara ibilgailu horientzat. Konpainia 2019an hasi zen laborantzako eta jaki industrialen hondakin organikoak erabiliz egin erregaia sortzen. 2025ean, 1,3 milioi tona ekoizteko gaitasuna izateko esperantza du eta 2 milioi tona baino gehiago 2030ean. Horrela, Europako bioerregai ekoizlerik handiena litzateke.

Bioerregaia egiteko, hondakin organikoak erabiltzen ditu Petronorrek, hala nola landare olioak, animalia koipeak eta elikagaigintzan erabiltzen ez diren laborantza eta oihangintzako hondakinak. Findegian tratatzen ditu, ibilgailuentzat erregai bihurtzeko.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/01

Lan-esplotazioa

M.V.

Poliziak bi lagun arrastatu ditu Bilbon, egoera irregularrean lan egiten zuten sei langile esplotatzen zituztelakoan. Marokoar bikote bat da atxilotua izan dena. Biek oihalgintzako enpresa bat zuten Bilboko Ametzola auzoko industria gune batean. Ustez, sei langile 200 euro pagatzen zituzten 9 oreneko lanaldiak egiteko, asteko egun guziez, igandeak barne.

Langileek azaldu dutenaren arabera, kexatzen baziren eta baldintza horietan lan egitea errefusatzen bazuten, polizia haien egoera irregularraz jakinean ezartzeko mehatxua egiten zieten bi enplegatzaileek. Halaber, lokala beti barnetik hetsirik egoten omen zen, poliziaren edozein ikuskapen saihesteko.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/01

Adegiren aitzin-ikuspenak

M.V.

Adegik, Gipuzkoako enpresarien elkarteak, urteko biltzarra egin du maiatzaren 25ean, Enpresaren Egunaren karietara. Bezperan prentsaurrekoa egin dute Eduardo Junkera presidenteak, Jose Miguel Ayerza zuzendari nagusiak eta Patxi Sasigain lehiakortasun eta berrikuntza saileko zuzendariak, 2023rako dituzten aitzinikuspenen berri emateko. Egin dituzten iragarpenek erakusten dute 3.000 eta 4.000 lanposturen artean sortuko direla aurten, Gipuzkoan, ekonomia %2 haziko dela.

Enpresarien mementoko kezka nagusiak zein diren aipatu du Junkerak. Lehengaien eta energiaren kariotzea, lan kostuen emendatzea eta langile kualifikatuak aurkitzeko zailtasunak dira, bereziki, enpresarien arrangura handienak.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/01

Gasteizko Principal antzokia berritzen

M.V.

Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Principal antzokia zaharberritzeko eta handitzeko 12 milioi euroko hitzarmena onartu du. Diru zama horren %40 Jaurlaritzak finantzatuko du, %30 Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak hartuko dute beren gain.

Jaurlaritzaren ustez, proiektuak Gasteizko kultura eskaintza handitu eta hobetuko du.

Oraingo itxura errespetatuz, irisgarritasuna, segurtasuna eta erosotasuna hobetu nahi dituzte obra hauei esker. Antzokiaren barneko aldea desegin eta berriz eraikiko dute, 842 jarlekuko aretoa apailatzeko gisan. Hauetako 19, mugikortasun urriko pertsonentzat izanen dira.

Halaber, erabilera anitzeko gela bat egokituko dute, formatu ttipiko emanaldiak aurkeztu ahal izateko, eskaintza eszenikoa zabaltzeko xedez.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/01

Ertzaintzaren kargak Erandion

M.V.

Caixabank bankuarena den apartamendu batean bizi den pertsona bat bere egoitzatik kanporatu nahi ukan du Ertzaintzak Erandion (Bizkaia) maiatzaren 25ean. Urrats hori egin beharra zela jakinez, Bilboko etxebizitza sindikatuak eta Uribe Kostako GKS-k kanporatzea trabatzeko eta han bizi zenari sustengua emateko deia egina zuen. Han bildua zen jende andanari bortizki oldartu zaio Ertzaintza eta kalapitak izan dira agenteen eta sostengatzaileen artean. Azkenean, apartamendua hustu dute.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/01

Osakidetzako garbitzaileen protesta

M.V.

Osakidetzan garbiketak egiten dituzten langileak Gotzone Sagardui sailburuaren bulegoan sartu dira joan den ortzegunean, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza nagusian. Badu 90 egun greban direla, hitzarmena negoziatzeko helburuarekin.

Protesta egin dutenak garbiketa enpresek azpikontrataturiko langileak dira, azken bortz urteetan hitzarmen kolektiboa negoziatu beharrez ari dira. Baina enpresek "jarrera itxia" agertzen dutela salatu dute.

Bisaia estalirik sartu dira bulegora, jarri dira eta "Sagardui, entzun, zu zara errudun" leloa zuten afixak erakutsi dituzte. Sailburua ez baitzen bere bulegoan, beren eskaerak eta aldarrikapenak biltzen dituen idazki bat eman diote idazkariari, eta "gatazka hau konpontzeko duen erantzukizuna" oroitarazi diote.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/01

Erretretadunen martxa

M.V.

Hego Euskal Herriko erretretadunek gutieneko xahar paga 1.080 eurotan ezartzea galdetzeko martxa egin dute. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitua zuen mugimendua, ehunka lagun izan dira parte hartu dutenak. Astearte eguerdian (05/23), bi martxa abiatu ziren Gasteizera buruz Bergara eta Bilbotik. Asteazkenean, berriz, Aguraingo (Araba) taldea abiatu zen. Ortzegunean heldu dira denak Arabako hiriburura, eta manifestaldia egin dute denek batean.

Bidea oinez egin ahal izan ez dutenak autobusez joan dira Gasteizera, manifestariei juntatzeko.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/06/01

CAF 130 langile kontratatzera behartua

Lan ikuskaritzak aldi baterako kontratua zuten 130 langileri behin betiko kontratuak egitera behartu du CAF enpresa. LAB sindikatuak salatu zuen langile horien egoera, apirilaren 25ean eta ikuskaritzak arrazoia eman dio.

Sindikatuak azaldu duenaren arabera, CAF-en egiten diren behin-behineko kontratuak "guziz aurreikus daitezkeen lanak gauzatzeko dira". Beraz, behin-behinekotasun horren iraupena hiru hilabetekoa izan beharko litzateke, gorenaz. Baina Beasaingo enpresak, urte bat irauten duten behin-behineko kontratuak egiten ditu.

...

Irakurri segida

3692. zbk

Gure Hitza | 2023/06/01

Egin izan ziren hutsak ez errepikatzea

Jean-Louis Harignordoquy

Sendagileak, medikuak, bedeziak eritasuna aurkitzea zerbait da, bainan ez aski. Haren gomendioak jende eriak osoki betetzen ez baldin baditu, ez du sendabiderik. Gauza bertsua erran ditaike hizkuntza kondu. Euskaltzaleok aspalditik predikatu ukan dugu nola jokatu euskara salbatzeko, bainan haizeak kontra-eskualdetik ufatzen zuen urte luzeetan, herritar frangorenganik entzunak izan gabe.

Zazpigarren inkesta soziolinguistikoak agerian eman ditu euskararen argi-ilunak eskualdeka. Goazen Ipar Euskal-Herria hunkitzen duten bizpahiru pundu nagusi azpimarratzera. Euskaratzaz deus guti dakitenen jende kopurua emendatu da; denbora berean, euskara erdararen heinean menperatzen dutenen kopurua apaldu delarik. Ondorioz, euskararen erabilpena beheitituz doa. Alabainan, zoin hizkuntzetan den trebeenik, maiz hura erabiltzeko hautua egiten baitu jendeak.

Ikastea eta erabiltzea elgarri lotuak dira....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016