Herriz Herri - Aldude (NB) | 2023ko Ekainaren 01a

Heriotzak - Lehengo Gazteak

Heriotzak

Duela 78 urte Aldude Xantxalenean sortua, Marcel Laxague Bordelen zendu da. Sortzez Lukuzekoa zen Henriette bere espos lagunarekin, bizia Bordelen supermerkatuetan lan eginez iragan zuen.Alargundua, hiru semeren aita zen. Ondoko egunetan, Aldudeko elizan, Marcel zenaren xedetarat meza emana izanen da.

Ziburun aldiz, Denise Thurin pausatu da. Xabañoinean sortua, gazteko izena Uhalde zuen. Ofizioz erizaina, bere lan denbora Baionako ospitalean iragan zuen. Familiatua, urte anitzez eritasunarekin borrokatu ondoan, 73 urtetan itzali da.

Doluminak heriotza hauek hunkitzen dituzten bi familieri.


Lehengo Gazteak

Lehengo Gazteak gain herri hauetako 3. adinekoen elkarteak gomita zabaltzen du, 60 urtez goitiko gaintiarreri bazkaltzerat, ekainaren 18an Urepele Koseinean. Izenak eman deituz Bernadette Periko 06-76-43-34-99 edo Pantxo Gortairu 05-59-37-57-48.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3692. zbk

Gure Hitza | 2023/06/01

Egin izan ziren hutsak ez errepikatzea

Jean-Louis Harignordoquy

Sendagileak, medikuak, bedeziak eritasuna aurkitzea zerbait da, bainan ez aski. Haren gomendioak jende eriak osoki betetzen ez baldin baditu, ez du sendabiderik. Gauza bertsua erran ditaike hizkuntza kondu. Euskaltzaleok aspalditik predikatu ukan dugu nola jokatu euskara salbatzeko, bainan haizeak kontra-eskualdetik ufatzen zuen urte luzeetan, herritar frangorenganik entzunak izan gabe.

Zazpigarren inkesta soziolinguistikoak agerian eman ditu euskararen argi-ilunak eskualdeka. Goazen Ipar Euskal-Herria hunkitzen duten bizpahiru pundu nagusi azpimarratzera. Euskaratzaz deus guti dakitenen jende kopurua emendatu da; denbora berean, euskara erdararen heinean menperatzen dutenen kopurua apaldu delarik. Ondorioz, euskararen erabilpena beheitituz doa. Alabainan, zoin hizkuntzetan den trebeenik, maiz hura erabiltzeko hautua egiten baitu jendeak.

Ikastea eta erabiltzea elgarri lotuak dira....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016