Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2023ko Ekainaren 01a

Donibaneko Ikastolaren salmenta - Besten kari adinekoen bazkaria

Donibaneko%20Ikastolaren%20salmenta%20-%20Besten%20kari%20adinekoen%20bazkaria

Donibaneko Ikastolaren salmenta

Herriko bestak hurbiltzen ari direla eta, Donibaneko ikastolak tixerta eta zapi salmenta proposatzen du. Interesatuak direnek di.garapenabatzordea@gmail.com mezua bidali.


Besten kari adinekoen bazkaria

Herriko Etxeak, Donibaneko besten kari, 70 urtetik gora duten pertsoneri, ekainaren 22an bazkaria eskaintzen du, baldintza batekin urte guzian herrian bizi behar da. Parte hartzeko hitzordua finkatua du ekainaren 6an (9:00-12:00) Lagun Artea adinekoen elkartean, nortasun ageria presentatu beharko da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3692. zbk

Gure Hitza | 2023/06/01

Egin izan ziren hutsak ez errepikatzea

Jean-Louis Harignordoquy

Sendagileak, medikuak, bedeziak eritasuna aurkitzea zerbait da, bainan ez aski. Haren gomendioak jende eriak osoki betetzen ez baldin baditu, ez du sendabiderik. Gauza bertsua erran ditaike hizkuntza kondu. Euskaltzaleok aspalditik predikatu ukan dugu nola jokatu euskara salbatzeko, bainan haizeak kontra-eskualdetik ufatzen zuen urte luzeetan, herritar frangorenganik entzunak izan gabe.

Zazpigarren inkesta soziolinguistikoak agerian eman ditu euskararen argi-ilunak eskualdeka. Goazen Ipar Euskal-Herria hunkitzen duten bizpahiru pundu nagusi azpimarratzera. Euskaratzaz deus guti dakitenen jende kopurua emendatu da; denbora berean, euskara erdararen heinean menperatzen dutenen kopurua apaldu delarik. Ondorioz, euskararen erabilpena beheitituz doa. Alabainan, zoin hizkuntzetan den trebeenik, maiz hura erabiltzeko hautua egiten baitu jendeak.

Ikastea eta erabiltzea elgarri lotuak dira....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016