Herriz Herri - Biarritz (L) | 2023ko Ekainaren 01a
Xutik eta Watsonen kontzertua - Aztarnak - Fetibala
Xutik eta Watsonen kontzertua
Atabalen, ekainaren 3an, Xutik taldeak eta Watson kantari ezagunak kontzertua eskainiko dute (20:30).
Xutik taldeak 2022ko maiatzean, bi urteko geldialdiaren ondotik, Kantu Berrien Azalean laugarren diskoa argitaratu zuen. Oroz gainetik, zuzeneko taldea da, taula gainean erakusten baitu bere indarra eta doinu dantzagarrien partekatzeko pasioa.
Bobi, Watson-en disko berria, obra eklektikoa da, folk, pop eta rock estiloak uztartzen dituena. Abesti bakoitzak bere ibilbidea du, bidaia zehatza eskaintzen duela.
Aztarnak ikusgarria
Ekainaren 4an (17:00) Le Colisée gelan "Aztarnak" ikusgarria emana izanen da. Obraren izenburuak dion bezala, bakoitzaren identitatearen nozioa pizten du, existentziaren zentzua zalantzan jarriz. Ezekiel kolektiboko artistek, publikoa arbasoen kultura baten bihotzera eramaiten dute.
Bederatzi musikari klasiko eta tradizionalek euskal mitologian oinarritua, abestietan, dantzan eta kondairetan inspiratu obra garaikidea partekatzera gomita zabaltzen dute.
"Crampottons ensemble" festibala
"Les crampottes" Biarritzeko lehengo arrantzaleen etxeak ziren horrela deitzen. 2021ean lau neska biarriztarrek sortu zuten antzerki konpainia eta 2022an beste proiektu batean abiatu ziren "Crampottons ensemble" festibala antolatuz. Aurten ekainaren 10ean iraganen da (10:00-20:00), arrantzaleen Portuan. Egun osoan antzerki, musika animazio, mutxiko, euskal kantuak eta ibilaldi historikoak iraganen dira.
Egitarau zehatza jakiteko theatronsensemble.com bidez.











