Herriz Herri - Lohitzüne-Oihergi (Z) | 2023ko Ekainaren 01a

"Izpaxuriren" kantaldia

"Izpaxuriren" kantaldia Lohitzüneko elizan

Lohitzüne-Oihergi, Larribarre-Sorhapüru eta Uhartehiriko eskoletako burasoek kantaldi bat antolatzen dute ekainaren 2an, ostiralez, Lohitzüneko elizan (19:30). Berçaits anaiak, Pagolako Erresiñulak eta Laurent/Peio/Audrey hor izanen dira gauaren alaitzeko. Sartzea urririk izanen da.

Ondotik taloak eta edariak salgai izanen dira. Gau hortako sartze guziak, "Izpaxuri" burasoen elkarteari emanak izanen dira, ikasleen aktibitateak eta ateraldiak diruztatzeko. Jakin behar da 30 bat haur ibiltzen direla RPI hortan eta klase bat elebiduna dela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3692. zbk

Gure Hitza | 2023/06/01

Egin izan ziren hutsak ez errepikatzea

Jean-Louis Harignordoquy

Sendagileak, medikuak, bedeziak eritasuna aurkitzea zerbait da, bainan ez aski. Haren gomendioak jende eriak osoki betetzen ez baldin baditu, ez du sendabiderik. Gauza bertsua erran ditaike hizkuntza kondu. Euskaltzaleok aspalditik predikatu ukan dugu nola jokatu euskara salbatzeko, bainan haizeak kontra-eskualdetik ufatzen zuen urte luzeetan, herritar frangorenganik entzunak izan gabe.

Zazpigarren inkesta soziolinguistikoak agerian eman ditu euskararen argi-ilunak eskualdeka. Goazen Ipar Euskal-Herria hunkitzen duten bizpahiru pundu nagusi azpimarratzera. Euskaratzaz deus guti dakitenen jende kopurua emendatu da; denbora berean, euskara erdararen heinean menperatzen dutenen kopurua apaldu delarik. Ondorioz, euskararen erabilpena beheitituz doa. Alabainan, zoin hizkuntzetan den trebeenik, maiz hura erabiltzeko hautua egiten baitu jendeak.

Ikastea eta erabiltzea elgarri lotuak dira....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016