Herriz Herri - Larresoro (L) | 2023ko Ekainaren 01a
Brik à Brak - Bertsu saioa
Brik à Brak
Bil ta Bila bilgunean, Errepira Zonaldean (Bipiaren gibelean), ekainaren 3an (10:00-18:00) eta 4an (10:00-13:00), Integrazio Batzordearen alde Bric à Brak antolatua da.
Etor zaitezte momentu goxo baten pasatzera eta bigarren eskuko gauzak erostera.
Bertsu saioa
Ote Lore eta Bertsularien lagunak ekainaren 10ean, larunbata (19:00), seminarioko kaperan bertsu saioa proposatzen dute. Hor izanen dira: Haira Aizpurua-Ibargarai, Irantzu Idoate-Funosas, Amets Arzallus eta Andoni Egaña.











