Han eta Hemen | 2023ko Apirilaren 27a

Baionan milaka euskaltzale, euskararen alde

Baionan%20milaka%20euskaltzale_%20euskararen%20alde

Joan den larunbatean 3.000ko bat euskaltzale Baionara hurbilduak ziren, euskara biziarazten duten elkarteentzat baliabide gehiago eskatzeko eta aldarrikatzeko.

Manifestazioa abiatzean txalotuak izan dira Bordele-Baiona bizikletaz egin duten ikasleak, azterketak euskaraz pasatzeko galdea dela eta, zenbait egunez ibilbidea egina zuten larunbatean heltzeko.

Manifestazioaren bururatzeko hitzaldian, ikasleek brebeta euskaraz pasatzen ahal badute, garaipena partziala dela errana izan da, baxoarena oraino lortzekoa baita. "Brebeta euskaraz lortzeko bidea luzea izan da, ez duda baxoarena ere lortuko dugu mobilizatzen segituz, gaur bezala".

Bestalde euskararen transmisioa eta erabilera egunerokoan segurtatzen dituzten elkarteak sustengatzeko deia egina izan da. "Izan erakaskuntzan, helduen alfabetatzean, hedabideetan, aisialdietan edo lehen haurtzaroan, urtez urte gero eta gehiago egitea eskatzen zaie, baliabideak hein berean gelditzen direlarik. Ezin da hola segitu. Nola zabaldu eta garatu euskara arlo horietan behar heinean ez bada inbertitzen?" galdera pausatua zela. Euskararen biziberritzerako ezinbestekoak diren euskalgintzako elkarteek baliabide duinak eta egokiak behar dituzte, beren aktibitatea garatzen segi dezaten.

Euskalgintzarentzat: "Egun karrikan bildu gaituzten bi aldarrikapen horietatik haratago, hizkuntza politika publiko osoa da jokoan dena. Zer etorkizun euskararentzat hizkuntza ikasi, erabili eta transmititu nahi duteneri bidea ez bazaie errexten?"

Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak gogoratuak izan dira: "belaunaldi gazteenetan euskara emeki berreskuratzen ari dela berretsi bada, erakusten du euskaldunak gero eta zokoratuagoak girela, erabilera beheititzen eta hizkuntza maila apaltzen ari dela. Murgiltze eredua ikastetxe guzietara hedatuz, euskara transmititzeko gai izanen diren hiztun osoak sortzeko garaia da". Datuak kezkagarriak izanik ere, euskararen gainbehera ez dela saihestezina, horretarako baitezpadakoa da hizkuntza politika berria oraindanik eraikitzea, orain artekoa ez baita gehiago egungo erronkeri erantzuteko egokia. Euskal Konfederazioko eragileak prest dira kontzertaziorako, Hitzarmen berri baterako lanetan parte hartzeko. Baitezpadakoa da lurralde hizkuntzen lege koadroa hobetzea, euskarak estatutu berria lortzea, Ipar Euskal Herriaren eraikitze instituzionalean urrunago joateko lege egutegiak eskain ditzakeen aukera guziak jorratuz.

"Herri mugimenduak lanean segituko du eta garaia da arduradun politikoek pasibotasunetik atera, beren erantzukizunak hartu eta aktiboki parte har dezaten Ipar Euskal Herria berreuskalduntzen laguntzeko" mezuarekin hitzaldia bururatu da.





Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2023/06/01

800 bizikleta elektriko autozerbitzuan

800%20bizikleta%20elektriko%20autozerbitzuan

Ekainaren 1etik aitzina, autozerbitzuko 800 bizikleta elektriko proposatuak izanen dira: Angelun, Baionan, Biarritzen, Bidarten, Bokalen, Ziburun, Getarian, Hendaian, Donibane Lohizunen Hiriburun, Ziburun eta Urruñan. Zerbitzu berri hau bizikletaren erabilera politika zabalago baten barnean kokatzen da, helburua da 2030erako bizikletaren erabilera %1etik %8ra pasatzea.

Mugikortasun Sindikatuak autozerbitzuko bizikleten operadoreekin egin deialdiaren ondotik, "Pony" Maine-et-Loiren kokatua den enpresa hautatua izan da.

Bi lekuko modeloa, "Double Pony" izenekoa atxikia izan da. Bizikleta hau sendoa eta maneiatzeko errexa, laguntza elektriko indartsuaz hornitua.

Ipar Euskal Herriko 12 herritan 150 aparkaleku baino gehiago eskuragarri izanen dira. Bizikletak pony aplikazioaren bidez desblokeatzen dira, QR kodea bizikletan eskaneatuz, ordaintzea ere aplikazioan egiten da. Ezaugarrien artean: telefono batekin hainbat bizikleta erabiltzeko aukera emana da eta...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2023/06/01

Pantailak utzi!

Pantailak%20utzi!

Maiatzaren 23an hasirik ekainaren 1a arte "10 egunez pantailak utzi" kanpaina iragan da. Ekimen horretan, Euskal Herri osoan 50.000 haur eta nerabe baino gehiagok parte hartu dute, erakasle eta burasoen laguntzarekin. Tresna informatikoak garatuak dira (telebista, bideo-jokoak, kontsolak, tabletak, eskuko telefonoak...), gaztek anitzek erabiltzen dituztela eta, urtero 10 egunez deskonektatzeko kanpaina antolatzen da. Kanpainaren helburua da ttipitatik deskonexio digitalaren

lantzea, haur, nerabe eta familia osoak etxean aisialdiko pantailen lekua hobeki kontrolatzeko eta indartzeko. Gainera, epe luzera bizimodu osasungarriagoak hartzen laguntzen du, aktibitate fisiko gehiago, lo hobea, irakurketa, familiako elkarrizketa denborak.


Haur gehienek klasean baino denbora gehiago pantailen aitzinean pasatzen dute, osasunaren, ongizaitearen eta garapenaren kaltetan. Adituek abisatzen dute pantailen gehiegizko erabiltzeak ondorio negatibo anitz ekar ditzakeela....

Irakurri segida

3692. zbk

Azalekoa | 2023/06/01

Uraren zaintzea gaurko eta biharko erronka

M.O.

Uraren%20zaintzea%20gaurko%20eta%20biharko%20erronka

Ur baliabideak zaintzea funtsezko gaia bilakatua da, bai ingurune naturalen biodibertsitatearentzat, bai pertsonen ala kabalen erabilerako. Euskal Elkargoak sail horretan gogoeta eramaiten badu, herri batzuk ere bide beretik doaz. Gamarte horietan da, Jean-Mixel Bicain auzapezak hunen berri eman dauku.

Errekagri

Euskal Elkargoak "Errekagri" programaren baitan, laborariak lagundu nahi ditu ur-baliabideetan dituzten beharrak murrizteko, praktikak aldatuz, etxaldeen kudeaketaren onerako. Euskal Elkargoaren "Errekagri" programaren bidez laguntzak eskuratzen ahal dira. Kabalen ureztatzea segurtatzeko eta ibaien babesteko, proposatzen du hesiak landatzea, bai eta ongarrien konpostatzea. Hautu onak egiteko, teknika laguntzak ere plantan jarriak dira.

Bestalde, 2020az geroztik, elkargoak uraren kalitatearen jarraipenerako sare bat plantan jarri du, Euskal kostatik, Biduze, Àƒ'œhaitza, Errobi... Aturi arte, 90 gune dira segituak. "Ura eta laborantza" deitu kalitate-diagnostikoaren ondotik, bi lehentasunezko erreka gune identifikatu dira, Euskal Kostaldea eta Errobi, arazo bakteriologiko handiak dituztelako.


Bakoitzaren ur kontsumoa

Uraren Informazio Zentroak (C.I.eau), uraren kalitatea, kontsumoa, ur-zikinen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016