Gure Hitza | 2024ko Irailaren 12a

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien Gachiteguyrekin eskuz esku Belokeko etxaldeari emanarazi zion fraideen bizipidearentzat beharrezkoa zen mozkina. Bertzalde, grabaketa batzuetan agertzen da, nola Marcel bere anaia, Ignace Etchehandy bakarlari gisa zer kantari ederra zen. Ezagutzen ginueneri sendiarazi dauku eliza kantuak euskaraz abesteak nolako atsegina sortzen duen, bizitzako une nekeetan berdin. Deplauki eta zuzen den harrotasun poxi batekin ziola Euskal Herriko elizetan baizik ez dela populua hala kantuz ari. Entzun dizkiogu prediku sarkorrak, jendeen bihotzetara zoatzinak. Bertze fraideen artean xuhurki biziz, egunak otoitzean eta lanean iraganez, Aita Ignacek ez zuen nehori laguntzarik ukatzen. Denokin mintzakide interesgarria eta maitagarria, gainera euskaltzale leiala, astekari honen bidez Euskal Herri osoko berriez jakinean zagon.

Mixel Berger arkitektoa eta erakasleak Milafrangan altxatu du familia. Gizon dohatu, ideki eta langileak Milafrangako auzapez kargua hartu zuen 1977an. Juntaturik Euskal Herri departamendu baten aldeko hautetsien elkarteari, lehendakari izendatu zuten 1980an. Denbora heietan haizeak ez euskaldungoaren alde ufaturik ere, Mixel gure hizkuntza ikasten hasi zen. Zonbait urte berantago, Hemen elkartearen buruzagi hautatua izan zen André Darraidouren segida hartzeko. Ongi heldu Euskal Herrian kanpainen asmatzaileetarik zen. Bere jakitatea eta esperientzia partekatu ditu batasun askotan: Garapen Kontseilua, Batera, Giza eskubideen batzordea... Urraska aitzinatzearen aldekoa, jakin du zonbait aldiz eskas ziren iritzi guzien errespetua eta elkarhizketaren izpiritua xertatzen kurutzatu dituen abertzale gazteetan.

Gure aldetik, oroituko gira hiru zendu berriek bakoitzak bere sailean ideki ildoez. Doluminak helarazten dizkiegu zerbitzari eredugarri hauen familieri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016