Herriz Herri - Makea (L) | 2024ko Irailaren 12a

Dantza kirola - Internet zuntza

Dantza%20kirola%20-%20Internet%20zuntza

Dantza kirola

Mindegia gelan, Jostakin elkarteak antolaturik, asteartetan Laurent Harignordoquyk dantza-kirola kurtsoak emanen ditu (20:30). Lehena irailaren 17an iraganen da. Interesatuek 06-22-29-62-92 deituz izena eman behar dute. Urtea 110 euro kostako da, ikasleek eta langabezian direnek 100 euro ordainduko dute.

Internet zuntza

Irailaren 10ean asteartez, Mindegian Orange Internet operadorea hor izanen da (10:30-13:00 eta 14:00-17:30) zuntz optikoari buruz behar diren informazioak emanak izanen dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016