Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024ko Irailaren 12a

Oharrak - Iparraldeko hondartzen zainketa bukatua - "ARTha" erakusketa - Kiroleko izen emateak

Helduak kirol jardueretan parte hartzen
Helduak%20kirol%20jardueretan%20parte%20hartzen

Oharrak

Kasu! Herriko Etxeak dei egiten die donibandarrei adi egon daitezen, azken egunetan jendearen etxeetan agertzen diren jendarme faltsuek ebasketak egin dituztelako.

Iparraldeko hondartzen zainketa bukatua

Sartzea dela eta, Zenitz, Lafitenia, Maiarko eta Erromardiko hondartzak ez dira gehiago zainduak izanen. Hala ere, hondartza handiak zaindua izaten segituko du irailaren 22a arte (12:30-18:30).

"ARTha" erakusketa

Irailaren 21ean larunbatarekin eta 22an igandearekin iraganen da "ARTha" erakusketa. Arte obren salmenta eginen da Jacques Thibaud pasealekuan (9:00-19:00). Bertan, tindatzaileak, eskultoreak, argazkilariak eta bideografoak atzemanen dira, zale ala profesionalak direnak.

Kiroleko izen emateak

Oraindanik izena eman daiteke kirol jardueretan parte hartzeko, haur eta helduentzat.

Haurrei dagokienez, 2017 eta 2018 urteen artean sortu direnei zuzendua da, herrian bizi ala eskolatuak direnei, asteazken arratsaldetan herriko kirol azpiegituran kirola egiteko. Karatea, atletismoa, gimnastika, pilota eta eskalada egiteko aukera izanen da. Urteak 35 euro kostatzen du haurka. Helduei dagokienez, astelehen eta astearte arratsaldetan baita ostegun eta ostiral goizetan, astean saio bat eta hiruren artean egiteko aukera emana da. Oinezko ibilketa eztia edo ernea, gimnastika eztia, urezko oinezko ibilketa, talde kirolak, erraketa kirolak, arku jaurtiketa, petanka,... egiteko parada izanen da. Prezioa, 35 eta 95 euroren artean kostako du, aktibitate kopuruen arabera. Izena Herriko Etxeko kirolen zerbitzuan eman behar da. Informazio gehigarri guziak www.saintjeandeluz.fr webgunean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016