Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024ko Irailaren 12a

Liburu berri - Amarrain besta

Liburu%20berri%20-%20Amarrain%20besta

Liburu berri

Peio Jorajuriak idatzi du liburu berri bat, frantsesez: "Bidarray 1800-2000, deux siècles de vie municipale", Herriko Etxeak diruztaturik. 1998an idatzitako "Bidarrai" monografiaren segida da. Bidarraiko herria, bere auzapez eta kontseilariekin, sortu zen ofizialki 1800. urtean, Ortzaizetik berexirik. Orduz geroztik, bi mendeetan barna, nor izan diren auzapez eta kontseilari, zein etxetakoak, zer proiektu bete ahal ukan duten, nola kudeatu duten herria, nolako eztabaidak izan diren, gertakariak, inarrosaldiak, emigrazioa, gerlen ondorioak, hori guzia da xeheki kondatua, Herriko Etxean artxibatuak diren "Cahiers de délibérations" delakoetan oinarriturik. 206 orrialdeko liburu hori argazki xaharrez apaindua da.

Buruilaren 22an presentatua izanen da, igande goizez (10:30), Arrume gelan (trinket gibelean). 15 eurotan salgai izanen da. Ondotik, Herriko Etxeak hurrupaldia eskainiko du deneri. Ongi etorri.

Amarrain besta

Buruilaren 22an ere iraganen da Amarrain besta, Nathalie Heguy eta Jean-Marie Castanchoaren ardurapean. (9:00) meza, eta elizkizunetik ateratzean krema opilak, (10:30) pilota partida, (12:30) aperitifa eta bazkaria trinketean, usaian bezala animatua, bai eta zozketa sari anitzekin. Gomita guzieri zabaldua da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016