Herriz Herri - Urruña (L) | 2024ko Irailaren 12a

Errexil bertsu sariketa - Gaztetxea Bixikenean zabalik - Antzerki eskola - Bidasoa mintzatuko balitz - Bisita gidatuak herrian barna - Bisita Urtubiako jauregian - Arropa merkatua - Hitzaldia - Pilota

Errexil%20bertsu%20sariketa%20-%20%20%20%20Gaztetxea%20Bixikenean%20zabalik%20-%20Antzerki%20eskola%20-%20Bidasoa%20mintzatuko%20balitz%20-%20Bisita%20gidatuak%20herrian%20barna%20-%20%20%20%20Bisita%20Urtubiako%20jauregian%20-%20Arropa%20merkatua%20-%20Hitzaldia%20-%20Pilota

Errexil bertsu sariketa

Bertsularien Lagunak elkarteak antolaturik, eta Herriko Etxearen laguntzaz, Errexil sariketa izanen da Posta gelan, irailaren 20an eta 27an. Finala urriaren 4an iraganen da. 1984an egin zen sariketa hau lehen aldiz, gazte-gaztetik Urruñan bizi zen Joan Joxe Eizmendi Goenaga Errexil bertsulariaren omenez, eta aurten, 40 urte berantago, bigarren aldiz eginen dute. Parte hartuko duten bertsulariak: Maddi Ane Txoperena, Eneko Abasolo Abarkas, Aissa Intxausti, Ramuntxo Christy, Maddi Sarasua, Patxi Iriart, Oihane Perea, Josu Sanjurjo, Eneritz Artetxe, Aitor Servier, Miren Artetxe eta Eneko Lazkoz izanen dira.

Gaztetxea Bixikenean zabalik

Aurtengo bestetan, gazteek jaurti zuten besta hasierako txupinazoa, eta biziki uros ziren, gaztetxea jadanik errealitate bilakatu baita postetxearena zen Bixikenea eremuan, Sokorritik gertu. Aipatu eraikinean, hiru elkarte babestuko dira hemendik aitzina: besta komitea, Hazia euskal kultur elkartea eta gazte asanblada (UGA), eta azken honek kudeatuko du bertan den gaztetxea. Zorionak aipatu elkarteei, eta aterpe berria proiektu ederren babesleku eta hedatzaile izan dadila!

Antzerki eskola

Herriko antzerki eskolak aurten ere bere ekinbidearekin jarraituko du. Zenbait ikastetxetan haurrendako euskarazko antzerki eskolak emanen dituzte, eta helduendako kurtsoak aurten Pausun izanen dira, ostegunero.

Tenorea: 18:30-20:00.Matrikulazioak irailaren 12tik goiti. Izena emateko edo argibideak ukateko: 06-36-82-41-95.

Bidasoa mintzatuko balitz

Axut kolektiboak antolaturik, antzerki ibiltaria eta argazkilari saioa izanen dira Urruñan, Hendaian eta Biriatun. Tokia txartelean zehaztuko da. Honako emanaldiak izanen dira: irailaren 14an (12:00-13:00), irailaren 15ean (13:00-14:00), irailaren 21ean (17:00-18:00), irailaren 22an (18:00-19:00), irailaren 28an (13:30-14:30) eta irailaren 29an (14:00-15:00). Beti euskaraz izanen da. 13 urtez goitikoendako. Harremana: 05-59-48-30-49.

Bisita gidatuak herrian barna

Irailaren 14an eta 19an, biak ostegunarekin, bisita gidatua izanen da Joritz Larraza aditu eta historialariarekin. Herriko ondarea erakutsiko du: historia, mitologia, joko eta kirolak, usaiak... eta abar. Prezioa 20 euro helduentzat, eta kitorik 14 urtetik beheitikoentzat. Tenorea: 19:00-20:30. Informazioa: 05-59-54-60-80.

Bisita Urtubiako jauregian

Irailaren 14an larunbatarekin, bisita gidatua izanen da Urtubiako jauregia ikusi ahal izateko. Horrez gain, sendabelar eta infusioen atelierra izanen da erakusgai. Tenorea: 15:00-16:30.

Arropa merkatua Kixoenean

Irailaren 14an larunbatarekin, arropa merkatua izanen da Kixoenea elkarteen etxean. Hor izanen dira, salgai eta prezio apaletan, era guztietako arropa berriak, baina saldu gabe gelditu direnak. Tenorea: 10:00-13:00.

Hitzaldia Larrungo trenaren historioz

Irailaren 20an ostiralarekin, Larrungo trenaren mendeburua (1924-2024) dela eta, trenaren historiari buruzko mintzaldia izanen da Herriko Etxeko ganbera nagusian. Tenorea: 16:00.

Pilotari urruñarren emaitzak

Garaziko Astelehena lehiaketaren partida nagusian honako emaitzak erdietsi zituzten:Jon Biskubi urruñarra eta Luro 40 À¢'€'" Oltzomendi eta Zubiat 30. Larresoroko Open lehiaketan berriz, bigarren partidan: Intxauspe eta Parachu 40 À¢'€'" Biskubi eta Jauregi 28.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016