Herriz Herri - Baiona (L) | 2024ko Irailaren 12a

Hitzaldi kantatua - Mintzalasai festibala - Euskal Museoa

Jean-Yves Roques eta Pantxix Bidart
Jean-Yves%20Roques%20eta%20Pantxix%20Bidart

Hitzaldi kantatua

Irailaren 13an ostiralarekin (18:15), hiri barneko mediatekan "Otto Krome" deitu hitzaldi kantatua emanen dute Jean-Yves Roques eta Pantxix Bidart-ek. Hitza eta kantua erabiltzen dituzte argazkia eta kolorearen asmatze prozesuaren sorkuntza pertsonaia batek kondaturik, Euskal Herritik ikusita."Otto Krome"fikziozko pertsonaia da, legendazko euskalduna, eta ilobari bidali zizkion gutunak atzeman dira. Frantsesezko narrazioa toki eta une garrantzitsuetako irudien bidez garatzen da, euskaraz kantatu elkarrizketara idekiz. Sartzea urririk izanen da. Informazio gehigarrien ukateko 05-59-59-17-13 zenbakira deitu.

Mintzalasai festibala

Aurten ere, Baiona, Angelu eta Miarritzeko zonaldean, Mintzalasai festibalak korapiloak askatu eta euskara beti eta denekin partekatzearen helburua du. Irailaren 13tik 22ra, familian edo lagun artean, euskaraz gozatzeko egitaraua eder eta idekia antolatua izanen da. Hausnarketarako tarteak, haurren eguna, kultura eta eztabaidak, deskubritzeak, besta familian eta lagun artean,... denetarik izanen da aurtengo edizioan. Festibalaren kari, huna besteak beste hitzordu kultural zenbait:

- Irailaren 17an (20:30), "Ane" euskarazko filma Baionako Atalanten.

- Irailaren 18an (15:30), Txoborro magoaren "Gezur gehiegi" ikuskizuna Miarritzeko mediatekan.

- Irailaren 18an (10:30), Alabena konpainiaren "Flipluf" ikusgarria Baionako Gurutze Sainduko mediatekan.

- Irailaren 21ean (10:00 eta 13:00), film bikoizketak egiten ikasteko tailerrak Baionako Atalanten. Egitarau zehatza mintzalasai.eus webgunean atzeman daiteke.

Euskal Museoa

Irailaren 19an larunbatarekin (18:00), Jean-Michel eta René Bedecarrax-en "1944ko ekainaren 6ko xiberotarra" mintzaldia iraganen da. Frantsesez izanen da eta urririk.

Bestalde, irailaren 21 eta 22an "Ondarearen Europar Egunak Euskal Museoan" ekitaldia iraganen da. Orotara 3 bisita gidatu antolatuak izanen dira: lehena "Baionako portua" gaiari buruz (11:00), bigarrena "Konpostelako Done Jakue bideetan" gaiari buruz (15:00) eta azkena "100 urte jadanik! Museoa bere mendeanerakusketaren bisita gidatua" gaiari buruz (16:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016