Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Irailaren 12a

Bestak - Kontzertua - Yoga - Egoera zibila - Pilota

Joko berriko irabazdunak
Joko%20berriko%20irabazdunak

Bestak

Larunbatean mendiko bizikleten ibilaldian izan da 80 bat jende. Ihiztariek ere beren Ball Trap hortan dena ongi pasatu da, kontzertuan 2.000 sarrera izatu dira. Igandean meza nagusia iragan da Azparungo klikak airostua, ondotik bi hil herrietan beteranoak ohoratu eta auzapezak loreak pausatu ditu. Gero plazan, klikak eta Marinela danborradak marinelak plaza airostu dute. Herriko Etxeak aperitifa ofreitu eta kirolariak ohoratu ditu.

Pilotan, Mariluz Julen eta Xan, Etcheverry Unai, Haroçarene Arnaud, Elgart Vincent, Etxeberri Pacheco Manex, Zozaya Eñaut, Larrañaga Ekhi, Saint Martin Andoni, Agesta Joan, Laborde Lavignette Mickael, Lafitte Julen, Berasategui Andde, Endara Elorri eta Joana aritu dira. Neska errugbilariak txapeldunak izan dira. Agerre Stephane da Urtxintxako lehendakaria. Araguas Arnaud Axuri artekoa eta Sage Ellouan errugbian Frantziako txapeldunak dira Baionarekin. Denek ukan dituzte opariak. Erreboteko partida ezeztatua izan da euriarengatik. Arratsaldeko manifestazionea iragan da aro goxoarekin, beti bezala, ziganteak, auto mozorrotuak, ahate jokoa eta indar jokoa, mundua bazen eta dena ongi pasatu da. Aperitifa denboran, Aire Ahizpek kantaldi ederra egin dute eta dantzaldian ere bazen non koka.

Kontzertua

Buruilaren 21ean larunbatez, Sarako lezetan (20:00) Maider Cigarroa kantariak eta ondotik Neomak taldeak kontzertua emanen dute. Sarrera 15€tan izanen da, erreserbatzeko deitu: 05-59-54-21-88.

Yoga

Buruilaren 27an Sarako lezetan (9:00-10:00). Kattu Yoga kadira baten gainean jarririk egonez saio bat proposatzen dute, zure gorputzaren mugak kontuan hartuz. Tapiza bat eta jantzi beroak ekarri, 12 presuna gehienik, eman izenak mailez ccas.saran@gmail.com edo Herriko Etxea deitu 05-59-54-20-28 edo 06-07-83-34-93. Besten ondotik segur on eginen du!

Egoera zibila

Heriotzak: Laussucq Xavier-François 79 urte 07/03. Verin Jacques 67 urte 07/03. Valdovinos Gerard 75 urte 08/21

Ezkontzak: Sarasqueta Jean François eta Gourcy Sever 07/20. Soudre Ramuntxo eta Gerard Maitena 07/26. Trebesses Laurent René eta Laby Cathy 08/10. Sonalet Jean Bernard eta Venneugues Claire 08/13. Brizard Benjamin eta Hild Julie 08/16. Latasa Anthony eta Lesage Anaïs 08/31. Lucbernet Frederic eta Etcheberry Emmanuelle 08/31.

Pilota

Lehenago egiten zuten kiroldegian joko berri, aurten berriz hasi dire pixka bat, lau talde uda huntan, gogoa hartzeko gazte horiek, hola beharbada negu huntan berriz hasiko dire. Final aitzineko partida Marin Imaz Enekok eta Berasategui Unaik irabazi dute 40-32 Alduntzin Mariluz Kaiet eta Semerena Enekoren kontra. Irabazdunak Ellande Alfaro eta Denis Endara izan dira 40-34 Jauregui Iñaki eta Etxeberri Pacheco Manexen kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016