Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024ko Irailaren 12a
Sortze - Elizako berri - Herriko pestak - "Xoko" zoingehiagoka Harpealde trinketean
Sortze
Agorrilaren 21ean, Mendiburuko Chantal eta Sylvain Donapetryri beren bigarren haurra sortu zitzaien; Juliette alabaren ondotik semea.
Berri zoriontsua burasoentzat bai eta aitatxi amatxientzat.
Goresmenak aitameri, agiantza hoberenekin Martin sortu berriarentzat.
Elizako berri
Iraileko lehen igandean ohoratu da Frantses Dardan dohatsua, Hazparne aldeko parropiaren begiralea.
Jendalde ederra bildurik parropiako herrietarik eta bereziki Aiherra, Donamartiri etaDonoztiritik, denboran Belokeko fraideek moldatu kantuak eta beste ozenki kantatuak izan dira aurten ere.
Eskerrak elizkizun eder hortan parte hartu duten guzieri, Xipri apezari, J.M. Cartateguy hazpandar apezpikuari eta nola ez Mayi Laclau aspaldiko gure musika joileari.
Herriko pestak
Herriko gazteek jakinarazten dute usaiako eskearen egiten ibiliko direla irailaren 7, 14, 21 eta 28ko asteburuetan.
Ongietorri beroa ukan dezatela araberako emaitzarekin.
"Xoko" zoingehiagoka Harpealde trinketean
Ez dakitenentzat, trinketaren gibeleko xokoan jokatzen den esku huskako jokoa da.
3 mailetarik hauta ditake, bakotxak bere heinaren arabera. Izena irailaren 22ko eman behar da
06-36-02-71-97 deituz.











