Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2024ko Irailaren 12a

Pantzo man show

Pantzo%20man%20show

Pantzo Irigaray baigorriarra oso ezagutua da euskal antzerki idazle, jokalari baita ere Irulegi irratiko kazetalari eta animatzaile bezala. Pantzoren dohaina umore ona eta irria edozoin gaietan publikoarekin partekatzea da.

Plazerekin beraz Bixintxo kultur guneko taularen gainean entzuten ahalko dugu Pantzo artista, oren bat eta laurdenez... Umore ona segurtatua!

Euskal Herriaren egoerari lotuak diren gai desberdin frango jorratuko ditu bere moldean: nahas mahas, Euskaltzaina eta euskaldun berriak, San Ferminak, Euskal Herriaren independentzia ospatzeko bazkari antolaketa, covid-aren eragina bozkaldietan, immigrante edo etorkinak Baigorrin... Bainan fantesiazko beste aipamen batzu ere, hala nola irratilariaren sofrikarioak, lehengo eta oraiko gazteen jokamoldeak amodio konduetan, taloaren lanjerak ikastolentzat, Miss Euskadi eta beste...

Sartzea 10€tan tokian bertan edo Helloasso webgunean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016