Herriz Herri - Larresoro (L) | 2024ko Irailaren 12a

Laborarien lehiaketako emaitzak

Zaldi lehiaketako bi eredu
Zaldi%20lehiaketako%20bi%20eredu

Agorrilaren 30ean besta kari iragan da kantonamenduko laborarien kabalen lehiaketa. Orotara baziren 39 Akitaniako behi gorri, 19 behi esnedun, 43 zaldi eta 25 ardi multzo. Emaitzak: ardi buru gorriak: helduak 1. GAEC Elgartea, 2. Mixel Andueza; adin ertainak: 1. Mixel Andueza, 2. GAEC Agara. Bildotsak: 1. EARL Artzainak, 2. Eric Gorosureta. Ardi buru beltzak: helduak: 1. GAEC Lagunarte, 2. Philippe Lorda. Bildotsak: 1. Christiane Uharriz, 2. GAEC Kukusoa. Suffolk arraza: helduak 1. Peio Daguerre, 2. David Pourailly. Bildotsak: 1. Peio Daguerre. Zaldietara jinez. Breton arraza: 1. Julien Peret, aurkezpen saria Jean Bernard Lamothe, sari orokorra Beñat Belascain. Comtois arraza: 1. Albert Guezainburu, 2. Peio Daguerre, 3. Jeremy Aguerre, aurkezpen saria Christian Barnetch. Pottokak: 1. Aitor Lagrenade, 2. Pierre Hirigoyen, 3. Jean Michel Lopez, 4. David Pourailly. Behien lehiaketa: Akitaniako behi gorriak: aratxe, miga, behi umedun edo ez Dokhelar Arbonakoak bildu ditu 8 lehen sari, Inçaurgarat Uztaritzekoak 2 lehen sari eta 3 bigarren sari, Bressac Uztaritzekoak 2 lehen sari eta 2 bigarren sari, Garat Senperekoak lehen sari bat eta bi bigarren sari. Behi esnedunak: 1. Eliceiri eta xapelgo saria David Pourailly. Lehiaketaren aurkezpen sari orokorra bildu du Hastoy Larresorokoak. Heldu den urtean lehiaketa eginen da Senperen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016