Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2024ko Irailaren 12a
Amalur ikusgarria
Ezpeladantza taldea 1969an abiatu zen, haurreri euskal dantzak ikasteko xedearekin, transmisioa eta ikusgarriak sustatuz. Aurten 55 urte ospatzen dituela "Amalur" dantza ikusgarria muntatu du, irailaren 20an ostiralez (20:30) eta biharamunean irailaren 21ean larunbatez (17:00) ikusgarri berria merkatu estalian emanen du. Ikusgarria dantzaz, musikaz eta kantuz osatua da, belaunaldi desberdinek parte hartuko dute.
Larunbatean ikusgarriaren ondotik han berean afaltzen ahalko da. Ikusgarriarentzat, bai eta afariarentzat lekuak atxikitzeko HelloAsso bidez egin daiteke, edo Ospi eta Darraidou ostatuetan.











