Herriz Herri - Mugerre (L) | 2024ko Irailaren 12a
Klima Egonaldia
Irailaren 12tik 15era, Elizaberrin ospatuko da Klima Egonaldia. Aurten, Bizi mugimenduaren 15. urtemuga ospatuko da egonaldi horretan, hainbat animazio antolatuak izanen dira karia horretara. Adibidez, Bizi mugimenduak formakuntzak eta ekintza bideak eskainiko ditu klima aldaketari, bai eta eskuin muturrari buru egiteko ekin nahi duten pertsona guzientzat. Bertan, 20 formazio eta mahain inguru izanen dira, klima, justizia soziala, alternatibak, auzolanak, demokrazia eta elkartasuna gaiak aipatuko dituztenak. Horrez gain, kontzertuak izanen dira Elektruka, Foisis eta Fraggle taldeekin. Egitarau zehatz guzia bizimugi.eu webgunean atzeman daiteke.











