Herriz Herri - Kanbo (L) | 2024ko Irailaren 12a
Liburu azoka - Euskaraz trebatu
Liburu azoka
Urtero bezala, Herriko Etxeak eta Arnagak antolaturik, Bernadette Jougleux parkean, irailaren 15ean larunbatarekin liburu azoka iraganen da (9:30-18:30). Bezperan, irailaren 14an (18:00), ostiralez, Assantza kulturgunean Rosemonde Gérard-i buruz mintzaldia Michel Forrier-en eskutik, Edmond Rostand-en emaztea zen. Aurtengo edizioan Anne Marie Lagarde zuberotar idazlea azokan argitan ezarria izanen da.
Irakurtzea maite dutenek gostuko liburuak atzemanen dituzte!
Euskaraz trebatu
Hiriko mediatekak irailaren 21ean (10:00), Jakinola elkarteak bultzaturik, helduentzat urririk euskaraz trebatzeko tailerra antolatzen du. Izena eman behar da deituz 05-59-93-50-70.











