Herriz Herri - Lasa (NB) | 2024ko Irailaren 12a

Herriko bestak - Kabalkadaren 55 urteak

Herriko%20bestak%20-%20Kabalkadaren%2055%20urteak

Herriko bestak

Herriko bestak buruilaren 13tik 17ra iraganen dira. Lehen egunean ostiralarekin, afari herrikoia iraganen da (20:00), Ibiliz taldeak animaturik. Egunean berean, ordu bat lehenago izena eman beharko da. Larunbatean, kabalkada iraganen da Donibane Garaziko karriketan (15:00). Arratsean afaria Etchoinia ostatuan (20:00). Igandean, kabalkadaren 55 urteen kari, talde argazkia eginen da (16:00), kabalkada herriko plazan egin aitzin, Lasar Xoriak taldearekin (17:00). Ondotik talo eta xingar, Ardatzak animaturik.. Asteartean, pilota partida eta atsaskaria iraganen dira (17:00), ondotik oilo jatea Menditarrak taldearekin Etchoinia ostatuan (20:00). Besta onak deneri!

Kabalkadaren 55 urteak

Aurten ospatuko dira kabalkadaren 55 urteak, bakotxa ere oroituz hor dantzan ikusi dituen

etxeko eta lagunak.Kontent duela 55 urte abiatu saila beti azkartuz eta edertuz doala.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016