Han eta Hemen | 2024ko Irailaren 12a
Euskal Elkargoaren zerga emendatzea gelditua
Martxoan, Euskal Elkargoak bere aurrekontua bozkatu zuelarik, enpresetako zergak %5ez emendatzea erabaki zuen. Egitura desberdinetako ordezkariek petizio kanpaina berri bat abiatu zuten, Elkargoak ezarri zerga presio fiskalaren kontra. Iragan zen osoko biltzar horretan hautetsi batzuk beren desadostasuna erakutsi zuten, bozkatzeko mementoan kontra edota abstenitu ziren.
Euskal Elkargoaren erabakiaren kontra
Badu hilabete zonbait martxoan Euskal Elkargoak hartu %5eko fiskalitatearen emendatzearen erabakia salatzen dutela Baionako CCI komertzio eta industriaren ganbarak, MEDEF, CPME64 eta Lantegiak erakundetako ordezkariek. Haien iritziz, emendatze handia da, kostuak murrizteko eta Estatua baita kolektibitate gehienak bultatzen duten prezio fiskala egonkortzeko nahiarekin bat egiten ez duena.
Pirinio Atlantikoetako prefetak, martxoaren 23ko bozkaren ondorioz, Euskal Elkargoari errekurtsoa bidali zion. Zerga-tasen %5eko emendatze global hori (ondasun higiezinen gaineko zerga barne) eztabaidan ezarri zuen, indarrean ziren zerga-arauak ikusita handiegia zelako. Estatuak deiadarra jo bazuen ere, Euskal Elkargoak bere posizioa atxikitzea erabaki zuen. Hori dela eta, deliberazioa eta tasa berri horien aplikapena gelditzeko, uztailaren 22an prefetak Paueko administrazio auzitegiaren esku utzi zuen.
Zerga emendatzea gelditua
Abuztuaren 22an, epaileak prefetaren alde egin zuela jakin zen. Euskal Elkargoko ordezkari hautetsiek martxoan bozkatu eztabaida bertan behera uztea erabaki zuen bai eta ere tasen aplikazioa gelditzea. Hala ere, Euskal Elkargoko presidentea den Jean-René Etchegarayk Bordeleko administrazio auzitegiari dei egitea erabaki du.
André Garreta, Baionako CCI komertzio eta industriaren ganbarako presidentearen hitzetan, 2 milioi euro baino gehiago suposatzen duen zergen emendatze hori ez da batere ekintza hutsala.
Ipar Euskal Herriko enpresak elkartzen dituen Lantegiak kolektiboko Caroline Phillips presidentea harritua egon da, bere hitzetan hautetsiengandik gai ekonomikoetan kontzentrazio eta interes falta badelako.
Baionako CCI, MEDEF, CPME64 eta Lantegiak erakundeetako presidenteen helburua, 2024 eta 2025 bitartean Euskal Elkargoko hautetsien eta enpresen artean zerga sistema egonkorra lortzea, komertzioen eta industriaren ganbararen bitartez.












