Herriz Herri - Aldude (NB) | 2024ko Irailaren 12a

Eskolako sartzea - Sortze bat - Ezkontza - Ateraldi

Eskolako sartzea

Aurten 29 haurrek egin dute beren ikasturtearen sartzea usaiako erakasle, laguntzaile eta langileekin.Denek urte on bat iragan dezatela.

Sortze bat

Munixtako Christelle Goyhenetche eta Mattin Alfaroren familia bigarren haur batez emendatu da, seme bat Iñaki deitu dutena. Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta uros bat Iñaki ttipiari.

Ezkontza

Erintaine Gaineko Mixel Amorenak hartu du biziko lagun Cindy Huguet. Familia hau Zarkindeian bizi da. Goresmenak bikote gazteari.

Ateraldi

Lehengo gazteak elkarteak urteko ateraldia buruilaren 26ko finkatua du. Aurten Sararat abiatuak dira. Goizean Sarako leizeak eta Ellande Alfaroren "Eskutik" lantegia bisitatuko dituzte. Bazkaria "Urtxola" jatetxean eginen da eta ondotik Ibardinen barna laburzka etxeratzeko. Elkarteko partaideek gomita eskuratua dute. Norbait interesatua balitz, gustian harremanetan sar bedi Bernadette Periko edo Pantxo Gortairurekin. Denak ongi etorriak dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016