Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024ko Irailaren 12a

Itsas Rock: ate idekiak - Elkarteen foroa - Arroka eguna

Itsas Rock: ate idekiak

Rock, Lindy hop, salsa, bachata, kizomba/semba dantzak ikas daitezke Itsasun Itsas Rock elkarteari esker! Elkarteak ate idekitzea antolatzen du ostiral huntan, irailaren 13an (19:00) Sanoki gelan informazioak hartzeko eta izenak emaiteko.

Kurtsoak hasiko dira irailaren 18an asteazkenez (19:15), Sanoki gelan.

Xehetasun gehiagorentzat huna telefono bat: 07-83-67-24-88.

Elkarteen foroa

Foro hau iraganen da irailaren 14an, larunbatez, Sanoki gelan (10:00-12:00).

Elkarteak egin ekintza nagusien aurkezpena eginen da, heldu diren ekitaldien datak ezagutuko eta izenak emaiten ahalko dira.

Eguerditan, Hervé Pocheluk Errobiko Festibala denboran obratu duen zizelkadura lanaren estreinaldia eginen da.

Arroka eguna

Arroka mendi elkarteak antolaturik irailaren 14an larunbatez.

Bi oreneko aktibitateak proposatuak izanen dira:

- VTT (14 urte goragokoentzat)

- Eskalada iniziazioa (14 urte goragokoentzat)

- Norabide lasterketa (denentzat): abiatzeak Sanokitik (9:30 edota 15:30)

Tokiak mugatuak izanik, izena emaitea aholkatua da (info@arroka.eus).

(12:30) Itsasun kantuz. Egun osoan Sanokiko pentzean: eskalada haurrentzat,tirolina,jokoak,ostatua, taloak, fritak eta matahamiak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016