Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024ko Irailaren 12a

Kaperaren bisitak - Erakusketa mediatekan - Kontzertua - Madame la chouette - Haritz Barne

Ozenki gizon korua
Ozenki%20gizon%20korua

Kaperaren bisitak

Arrakasta pollita biltzen du Bihotz Sakratuaren kaperaren bisitak. Alabainan bakarrik ez baititake egin, bisita antolatuetara joan behar da. Horietan parte hartzea segurtatzeko izena eman daiteke aitzinetik turismo bulegoan edo tenorez kapera aitzinean agertu behar da. Hilabete huntan oraino hiru bisita izanen dira: irailaren 17an (15:00), 19an (10:00) eta 26an (10:00).

Erakusketa mediatekan

Amanda Neveu Gaufryau arte plastiko erakasleak bere lehen erakusketa eginen du, "enCHANtées" deitzen dena. Tindu eta musika, mugimendua, gorputza, pertsonaia espresiboak... dena ageri da bere tinduetan. Obra batzu kantua lagun entzuten eta ikusten ahal dira. Claudia Gonzalez piano joleak du artista laguntzen. QRcode bati esker entzuten da.

Zinez berezia den erakusketa horren estreina irailaren 13an ostiralarekin iraganen da artistarekin (18:30).

Kontzertua

Ozenki gizon korua kantuz ariko da irailaren 14an larunbatarekin kaperan (21:00). Sartzea kitorik da 16 urte arte.

Ozenki korua 1997an sortu zen Amikuzen. Hamasei gizonek osatzen dute. Kantariak bainan ere gitarra eta akordeoilariak badira. Hiru edo lau bozetan kantatzen dute; gehienik euskal kantuak bainan ere frantsesak, biarnesak, korsikarrak... Kontzertuak emaiten dituzte bainan pesta batzu animatzen ere.

Madame la chouette

Udako pausa bukatu da kahaka anderearentzat ere. Berriz etorriko da hilabetean behin ipuinen kondatzerat asteazken goizetan. Hemendik aitzina bi emanaldi eskainiko ditu: (10:00) haur ttipi-ttipiendako (18 hilabetetarik 3 urte arte) eta (11:00) ama eskolako haurrentzat (3 urtetarik 5 urte arte)

Irakurketak frantsesez eginak dira. Sartzea kitorik da eta libro.

Haritz Barne

Udako erritmo berezia eraman ondoan Haritz Barne zinema musutruk animatzen duen taldeak oporrak hartuko ditu. Zinema hetsia izanen da irailaren 11tik 17ra. Gero berriz eskainiko digute filmak hor berean ikusteko parada. Badakigu ere berantago euskal filmen Zinegin festibala gertatuko dela... Bainan bego hori berantagoko.

Pausa on zueri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016