Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2024ko Ekainaren 13a

Kulturaldia - Ihiztarien biltzar nagusia

Kulturaldia%20-%20Ihiztarien%20biltzar%20nagusia

Kulturaldia

Ortzaizeko bigarren kulturaldia iraganen da, ekainaren 20, 21 eta 22an. Ekainaren 20an, ostegunarekin (18:00), Fertxu Izquierdoren “... eta gauetik, euria” liburu presentazio musikatua eginen da, Menta liburu dendan. Ekainaren 21ean, ostiralarekin (20:00), bertso afaria izanen da Etxeberriako ezkaratzean, Maialen Lujanbio eta Mizel Mateo bertsolariekin. Afaria 22 eurotan izanen da eta izenak eman dira: 06-42-03-85-57. Ekainaren 22an, larunbatarekin, (15:30) ezkerparetan “Xana eta Sudurgorri magikoa” ikusgarria haurrentzat (kitorik) eta (16:30) Arrosategiko parkean kontzertua: lehenik, Pantxix Bidart eta AH! taldea, ondotik Ruper Ordorika. Sartzea 10€/eusko. Euria balitz, kontzertua elizan eginen da.

Ihiztarien elkarteko biltzar nagusia

Ortzaizeko ihiztarien elkarteak urteko bere biltzar nagusia eginen du ekainaren 21ean, ortziralearekin (20:30), Denen Etxea gelan. Iragan sasoineko gorabeherak aipatuak izanen dira, bai eta geroari buruz egitasmoak. Ihiztari guziak gomit dira bai eta laborariak.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/06/13

Denek elkarrekin badugu zer egin!

Menane Oxandabaratz

Hainbat urtez lan eginik, laneko bidea hartzen dudan azken hilabetea da, uztailaren 1etik harat beste ibilbide bat hartuko dut, erretreta deitzen dena. Bizi aldaketa bezpera honek, gogoeta batzuk sorrarazten ditu.

Hainbat urtez, etxeko lanak, erosketak… eta bizi pertsonala, hots eguneroko harat-honatak, lanaren arabera antolatzen dira. Lanera joaiteak, bakoitzaren bizia bideratzen du. Goizeko askaria eta ikuztea egin ondoan, pi-pau autora igan eta lanera joan. Ohartu gabean, hamarnaka urtez, hilabetez eta astez egiten dena lanbidearen arabera egiten da. Lanak pertsona bat automata bilakarazten ahal ote du? (!)

Erretretara joaiteak beste bide berri bat idekitzen du, nolakoa izanen den jakinean ez izanez urduritasuna sortzen du. Baina memento berean plazera ere, azkenean beretzat denbora ukaitea! Iratzargailuaren xilintxarik ez, eguraldia nolakoa izanen den kasurik ez, jaiki orduko ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016