Euskal diaspora | 2024ko Irailaren 12a

Euskal Diasporaren Eguna 2024

Joseba Etxarri

OÑATI. Joan den igandeko ekitaldi hastapena Euskal Diaspora Egunean. Lehen lerroan, erdian, Imanol Pradales lehendakari berria eta Oñatiko auzapeza Izaro Elorza; alboetan, ezkerrean Gorka Alvarez eta eskuinean Ander Caballero, Jaurlaritzako ofizialak (argazkia Euskal Australiar Alkartea)
ONATI.%20Joan%20den%20igandeko%20ekitaldi%20hastapena%20Euskal%20Diaspora%20Egunean.%20Lehen%20lerroan_%20erdian_%20Imanol%20Pradales%20lehendakari%20berria%20eta%20Onatiko%20auzapeza%20Izaro%20Elorza;%20alboetan_%20ezkerrean%20Gorka%20Alvarez%20eta%20eskuinean%20Ander%20Caballero_%20Jaurlaritzako%20ofizialak%20(argazkia%20Euskal%20Australiar%20Alkartea)

DIASPORA EGUNA. 2018an hasi ziren lehen aldikoz munduan Euskal Diasporaren Eguna antolatzen. Galdea, munduko euskal etxeetarik jina zen, nahi zuten egun bat ukan, guziek elgarrekin ospatzeko, kanpoko euskaldunen errealitatea eta ekarria ezagutu, plazaratu, ospatu eta aldarrikatu; erran gainerateko euskalduneri "hemen gira, kanpoan bizi edo sortu giren euskaldunak gira, euskalduna dugu kultura, nahikaria eta engaiamendua, eta Euskal Herriak eta Euskal Herriko euskaldunek hori onartzea eta heiek ere gu munduko euskaldun gisa ezagutu, onartu, errespetatu eta sostengatzea nahi dugu, ez gara bigarren mailako euskaldunak", zioten. Ideia hauek Euskal Etxeen Munduko Biltzarretan emanak ziren, eta Eusko Jaurlaritzak inkestak egin eta munduko euskaldunen artean eman proposamenekin, deliberatu zen egun hori, diasporako euskalduneri dedikatu eguna, Euskal Diasporaren Eguna, urte guziz, buruilaren 8a izatea.

AMERIKANUAK. Eta hala egin da aurten ere. Aitzineko urteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herrietan egin ziren ekitaldi instituzionalak, baita Donibane Garazin ere, tokiko agintariak eta Jaurlaritzako lehendakaria partaide. Aurtengoan iragan igandean egin dira, Gipuzkoako Oñatin, 50 urte bete baitira 1974an Estatu Batuetako Boise State University-ko (BSU) 90 ikasle-irakasle talde bat ikasturte oso bat jin zela Oñatira Euskal Herrian murgildu eta euskal kultura eta euskara ikastera, Pat Bieter irakasleak sustaturik (bere bost seme-alabak eta ondoko belaunaldia, Boisen, euskaldunak dira egun, eta euskal komunitateko ekimenetan buruzagi). Duela 50 urte Boisen ezarri zen hazi hura hazi, eta urratsak eman ditu, eta geroztik azkartua, garatua eta hedatua da bi herri eta herrialdeen arteko harremana, eta aitzina eta azkartzen segitzen du euskara eta euskal kulturak.

BIBA DIASPORA. Hori ospatu zuten igandean, Pradales lehendakari berria buru egin zen elkarretaratzean. Baina hori, elkarretaratze instituzionala izan zen. Zorionez, Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko beste ehundik goiti ekitaldi egin baitziren mundu osoan barna, hamazazpi herrialdetan, andana bat euskal etxe eta elkarteen eskutik. Elkarretaratze handiak eta tipiak, afariak, dantzaldiak, mus partida aldiak, zinema aldiak, arnoa (edo juiza) eskuetan Diasporaren alde topa egiteak, irratian eta TVetan egun huntaz mintzatze saioak, Zoom bilkurak... bakotxak nahi edo ahal maneran, baina izpiritu eta engaiamendu eta hunkidura berarekin: Diasporaren alde, Euskal Herritik kanpo Euskal Herria eraiki eta euskara eta euskal kultura laguntzen eta sustatzen duten guzien alde. Euskaldunek beti ukan baitugu hor Diaspora, gure unibertsoko parte, egiazko zortzigarren probintzia. Eta ontsa da txalotzea. Biba gu eta biba Euskal Diaspora!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016