Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024ko Irailaren 12a

Kirolariak omenduak - Ravel festibala Marinela eskolan - Elkarteen etxea

Kirolariak elkarturik erabilera anitzeko esparruan
Kirolariak%20elkarturik%20erabilera%20anitzeko%20esparruan

Kirolariak omenduak

Aurten berriz ere, joan den denboraldian balentriak lortu dituzten kirolariak omendu ditu herriak irailaren 5ean. Kirol jardueraren onurak lehen lerrora ekartzen laguntzeko moldea izan da! Hautetsiek kirolariei harrera eskaini diete erabilera anitzeko esparruan, lagun arteko giroan.

Biba zuek!

Ravel festibala Marinela eskolan

Eskolako bigarren egunaren karira, Ravel Festibala agertu da Marinela eskolan ikasleei musika eta olerki aldi baten eskaintzeko. Bertrand Chamayou piano jolea, Apolline Rai Westphal kantaria eta KiLiKAko txotxongiloa aritu dira bertan, hogoita hamar minutuko emanaldi berezia eskaintzeko. Ravel-en "L'enfant et les sortilèges" (haurra eta sorginkeriak) obraren inguruan, Ravel Festibalak 2024-2025 ikasturtean zehar Marinela eskolan eramanen duen ekintza pedagogikoaren iragarpena da sartze musikatu hau.

Elkarteen etxea

Gaztetze airea ekarria izan zaio Roger Berné elkarteen etxeari, sartzea aitzin: garbiketa, tindaketa, estaiako dantza gelako zurezko zoladuraren zaharberritzea eta seinaletika elebidun eta eskuragarri berria jarriak izan dira.

Joan den neguan burutu berritze energetiko obren jarraitzeko, bero ponpa berri bat ezarria izanen da udazkenean, gaur egungo gas galdararen ordez. LED-ak instalatuz, berina bikoitza ezarriz, %80ko berotegi gas isurketaren murrizketa eta %75eko energia kontsumoaren apaltzea lortuko da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3752. zbk

Gure Hitza | 2024/09/12

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Jean-Louis Harignordoquy

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita artzaingoari. Ttalek azkarki akulatu ere ditu Garazi, Aezkoa eta Zaraitzuko jendeen arteko harremanak. Gure bazterrak emankizunetangrabaturik daude haren lekukotasunak. Luzaz, larunbat goizetan Irulegiko Irratitik hedatu ditu artzainen berriak. Diasporako euskal artzainen elkartea ere biziarazi du. Ikasgai asko euskaraz irakurgai utzi dizkigu duela bi urte argitaratu liburu hartan.

Adin handiagora heldurik zendu den Aita Ignace Etchehandy eihalartarrak Adrien...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016