Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2024ko Irailaren 12a
Arberoako ekipa Donapaleun txapeldun - Buruz buruka pala txapelketa - Mus txapelketa
Arberoako ekipa Donapaleun txapeldun
Jada irakurri duzuen bezala, Arberoa kirol ekipak Donapaleuko indar jokoen festibala irabazi du joan den agorrilaren 18an. 16 urte berantago, zinta horiko ekipa sailkapen orokorrean lehen sailkatu da beraz segalarien lehen tokiarekin, orga jokoan, lasto altxatzean eta aizkolari jokoan bigarren, eta zaku lasterketan hirugarren tokiekin batera. Azkenik, finalean sailkatu dira soka tiran, bainan 3 urtez irabazi ondoren eta berriz ere tirakada luze baten ondotik, 15 minuta pasa, Donazaharreko ekipak du eraman.
Bestalde, uda huntan, Arberoa ibarreko biztanleek osatzen duten ekipak Iparraldeko herri kiroletako txapelketan parte hartu du, lasto altxatzean boina irabaziz eta bigarren tokia lortuz sega luzean; baita erakusketa ugari animatu herriz herri. Emaitza horiek entrenamenduen ondorioak dira, aste guziz biltzen direlarik Donoztiriko egoitzetan. Zorionak gure aldetik Elissalde anaieri, Mathieu Aphecetcheri, baita Alain Aphecetche, Jean-Claude Aphecetche, André Narp eta Jean-Louis Narp entrenatzaileeri.
Buruz buruka pala txapelketa
Belhoritz elkarteak urtero antolatzen duen buruz burukako pala txapelketaren izen emateak abiatuak dira. Ez duda Goxoki ostatura deitzea 07-60-34-03-03 edo 05-59-29-64-71 zenbakira zure izena, maila, telefono zenbakia eta disponibilitateak zehaztuz. Izenak eman daitezke irailaren 20a arte txapelketa hasteko urri hastapenean.
Mus txapelketa
Irailaren 28an, Arberoa ikastolak mus txapelketa antolatuko du Donamartiriko Bil Etxea gelan. Izen emaiteak 2etatik goiti iraganen dira eta jatekoa eta edatekoa segurtatuak izanen dira.











