Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024ko Irailaren 19a

Heriotze: Letuateiko Kattina Dachary - Olagarrua antzerkia - Mugaz gaineko herrien arteko birazkatzeak, zertako?

Aiherrako eta Antzuolako herri erdian azken aste hauetan ezarri den banderola
Aiherrako%20eta%20Antzuolako%20herri%20erdian%20azken%20aste%20hauetan%20ezarri%20den%20banderola

Heriotze: Letuateiko Kattina Dachary

Letuateiko Kattina Dachary zendu da. 95 urte zituen. Sortzez izturiztarra, Jean bere senarra bezala, ezkondu eta Letuatea etxea erosirik Aiherrara bizitzera etorri ziren. Jean maiasturuak, bere kondu lan egin zuen eta gero Hazparneko takoi lantegi batean. Kattinak ere zapeta lantegi batean lan egin zuen, eta gero Auxotea auzoko ostatuan, zerbitzari gisa. Hiru haur ukan zituzten. Bazuen 7 urte Izturitzeko xahar etxean zagola.

Kattina Dachary zenaren ehorzketak Aiherrako elizan iragan dira joan den ostiral arratsaldean. Dolumin bizienak René eta Bernadette seme-alaberi, hauen familiakoeri eta ahaidegoari.

Olagarrua antzerkia

Joan den ostiralean jende andana ederra hurbildu da Denen Etxera Olagarrua antzerkiaren ikusteko. Antzerki arras garaikidea ikusi ahal izan dugu, kolorez eta bizitasunez betea. Hiru emazte jokalariak bata bestea bezain trebeak agertu dira taula gaineko jokoan. Plazer handia egiten du mota ez ohizko antzerkia euskaraz ere ikusteko parada dugula, hemen berean, hirietara joan gabe. Oroit arrats hori Herriko Etxeak eta Beltzuntze elkarteak antolatu zutela Udalbiltzaren laguntzarekin. Biba zuek Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriola jokalariak!

Mugaz gaineko herrien arteko birazkatzeak, zertako?

Heldu den urriaren 19an handizki ospatuko dira Aiherra eta Antzuolaren arteko birazkatzearen 40 urteak herrian. Karia hortara, aste bat lehenago Herriko Etxeak eta Beltzuntze elkarteek mintzaldi eztabaida publikoa proposatuko dute. Hau Denen Etxeko gelan iraganen da, Euskal Irratiek eta Kanaldudek grabaturik, urriaren 11n ostiralarekin (19:00).

Gaia hau izanen da: "Mugaz gaineko herrien arteko birazkatzeak zertan dira gaur egun? Zer sentsu dute? Nola biziarazten dira? Geroari begira transmisioa nola bermatu". Mahain ingurura gomitatzen dituzte deia orain arte parekatuak diren mugaz gaineko herri batzuen ordezkariak. Publikoa ere gomitatua da mintzaldi eztabaidaren entzutera, eta berdin debatean parte hartzera. Oroit orain beretik, hitzordua urriaren 11n (19:00) Aiherrako Denen Etxean. Hurrupaldi bat hartuz bururatuko da arratsa.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016