Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024ko Irailaren 19a

Ondarearen Europako Egunak - Pilota Udako lehiaketak - Esku baloia

Plazan 3. mailako xapeldun eta xapeldun ordeak
Plazan%203.%20mailako%20xapeldun%20eta%20xapeldun%20ordeak

Ondarearen Europako Egunak

Bi egunez Ospitalea zentroak Ondarearen Europako Egunak kari aktibitate desberdinak antolatzen ditu. Buruilaren 21ean eta 22an Ospitalea zentroaren bisita gidatua (11:00), arratsaldean larunbatean (16:00) eta igandean (15:00) Zigor zizelkari-argazkilariak memento huntan Ospitalean presentatzen duen Malda Bizi erakusketa presentatuko du.

Pilota

Udako lehiaketak

Usaian bezala Irisartarrak pilota elkartearen udako lehiaketen finalak iragan ziren buruil hastapenean. Plaza laxoan esku huskarentzat huna emaitzak. Hirugarren mailan: Poutçou Hourcade-Lapegue 30 / Izoco-Haristoy 29. Lau pilotariek partida arras ona eskaini daukute eta suhuskundar bi pilotariek aski lan ukan dute irabazteko aihertarreri! Bigarren mailan: Ospital-Arrijuria 30 / Landart-Berterretche 15. Hemen bidarraitar eta garaztarrak nagusitu dira partida erditsuetarik harat halere ortzaiztarrak bururaino lotu dira! Lehen mailan: Idiart-Harotçarene 30 / Etchevers-Luro 23. Makear eta Sarako azeriek berriz ere nagusi aurten Irisarrin, Gure Doiako lehiaketaren ondotik. Alta irisartar gaztea eta gamartiarra entseatu dira bainan ez dute lortu! Irisarriko Herria trinketean ginituen pala antxako lau final, huna emaitzak: hirugarren mailan: Mendy-Barnetche 40 / Gariador-Sallaberry 36. Bigarren mailan B: Muscarditz-Elgart 40 / Dothen-Handy 19. Bigarren mailan: Jaureguiberry-Oxandabaratz 40 / Elissalde-Heguy 38. Lehen mailan: Eyherabide-Gachen 40 / Ourthiague-Carricart 28. Ondotik zintzur bustitzea eta bururatzeko zikiro jatea Gure Doian. Eskerrak laguntzaile guzieri, gisa batez edo bestez eskukaldi bat eman duteneri. Pilotak badu denen beharra...

Esku baloia

Nazional 2 mailan, Irisartarrek galdu dute ASPOM Bègles-en 25-20. Pre-Nazional mailan, bigarren taldeak galdu du Ossau taldearen kontra 30-26. Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik galdu du Villenaveren kontra 31-26. Bigarren taldeak berdinketa egin du Asson-en kontra 25-25. Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoek irabazi dute Marmanden 32-24.

Heldu den aste hondarreko partidak: gizon gehienetan, nazional 2 mailan, Irisarrik errezebituko du ETEC Charenteko talde gotorra, larunbat arratsean (19:00). Pre-Nazional mailan, bigarren taldeak errezebituko du Canejan (17:00).

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikakoak joanen dira Asson-era (16:30).

Neska gehienetan, Kanbo/Irisarriko bigarren taldea joanen da Baionara (20:00). Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoek errezebituko dute Irisarrin Mont de Marsan, igande arratsaldean (14:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016