Herriz Herri - Garrüze (NB) | 2024ko Irailaren 19a

Garruzeko bisita gidatua

41. Ondarearen eguna kari, Lehengo Garruze kultur elkarteko kideek gomita zabaltzen dute Garruzen antolatzen duten bisita gidatuan parte hartzera. Heldu den ibiakoitz arratsaldean, irailaren 21ean iraganen da (15:30). Garruzeko etxe zoragarrien, merkatu plazaren, elizaren eta hilerriaren deskubritzeko parada emana da. Bisita denboran, Garruzeren iragana eta bilakaera mendeetan zehar oroitarazia izanen da ahantzi gabe Garruze Nafarroako erresumako hiri nagusia izan dela garaian. Hitzordua, Garruzeko sarean Pelegrinia etxean finkatua da (15:30).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016