Herriz Herri - Larresoro (L) | 2024ko Irailaren 19a
Erakusketa
Ote Lore elkarteak erakusketa antolatzen du bere 40 urteen kari. 1984an sortu zenetik, Larresoron antzerkian, bertsoan, kirolan, dantzan, musikan eta orohar euskal kultura mailan ukan duen ekarpen aberatsa ikusteko aukera emanen du erakusketak. Erakusketa ikusgai izanen da Ondarearen Egunen denboran, irailaren 21 eta 22an, kapera ondoan den herriko seminarioan. Bi egun horietan idekia da (10:00-18:00). Erakusketaren bisita gidatua eginen da larunbatean (16:00) eta igandean (11:00). Estreinaldia irailaren 20an (19:00) izanen da. Deneri idekia da.











