Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Irailaren 19a
Bestak - Kontzertua - Yoga - Pilota
Bestak
Astelehenean Olhain ikastolak antolatu bazkarian 200 batek parte hartu dute. Asteartean izan da jende artzain xakur lehiaketan. Euriarengatik kiroldegian, Zazpiak Bat elkarteak dantza ederrak eman dituzte. Asteazkenean azinden primak, animale gutti bainan jende anitz, plazan bertsulariak ezeztatuak izan dira euriarengatik. Bai, gaua tristea izan da, denboraren kontra ez da deusik egiten ahal! Horra aurtengoak pasatu dira, heldu den urte arte agian aro ederrarekin.
Kontzertua
Buruilaren 21ean larunbatez, Sarako lezetan (20:00) Maider Cigarroa kantari eta ondotik kontzertua Neomak taldearekin. Sarrera 15€, erreserbatzeko deitu 05-59-54-21-88 edo grottesdesare.fr.
Yoga
Buruilaren 27an Sarako lezetan (9:00-10:00). Kattu Yoga kadira baten gainean jarririk egonez saio bat proposatzen dute, zure gorputzaren mugak kontuan hartuz. Tapiza eta jantzi beroak ekarri, 12 presuna gehienik, eman izena mailez ccas.saran@gmail.com edo Herriko Etxea deituz 05-59-54-20-28/06-07-83-34-93. Besten ondotik segur on eginen du!
Pilota
Luzean astelehenean Kapito Harri 1 irabazle 10-09 Kapito Harri 2-ren kontra. Asteartean Hazparnek irabazi 08-03 Senpereren kontra. Joko garbin astearte arratsaldean Hazparneko Petrissans, Borteyru eta Larrondek irabazi 50-48 Baigorriko Yzoko, Riouspeyrous eta Monacoren kontra, izigarriko partida ederra egin dute sei pilotari horiek, eskuzarta ederrak izan dira. Esku huska plaza laxoan asteazken arratsaldean, euriarengatik kiroldegian egin da Esku Pilotako finala, Elgart-Dufau txapeldunek irabazi diete 30-12 Bidart bi anaieri, boinak eman dizkiete irabazduneri bestetako elkarteko bi lehendakariek, Iribarren eta Leizagoyenek bai eta ere Louis Lamarque esku pilotako arduradunak eta ondotik trinketean bestetako finala Peio Larralde-Ducassouk irabazi dute 40-22 Ziarrusta-Sanchez-en kontra.











