Herriz Herri - Urruña (L) | 2024ko Irailaren 19a

Antzerki eskolaren argibideak - AEK-ren euskara ikastaroak - Bertsulari saioa - "Euskaldunen aztarnak munduan" - Zuekin elkartearen lotoa - Elgarrekin Mendian haur abentura - Pilota - Adindunendako ekitaldiak

Antzerki%20eskolaren%20argibideak%20-%20AEK-ren%20euskara%20ikastaroak%20-%20Bertsulari%20saioa%20-%20Euskaldunen%20aztarnak%20munduan%20-%20Zuekin%20elkartearen%20lotoa%20-%20Elgarrekin%20Mendian%20haur%20abentura%20-%20Pilota%20-%20Adindunendako%20ekitaldiak

Antzerki eskolaren argibideak

Antzerki eskolak aurten ere bere ekinbidearekin jarraituko du. Zenbait ikastetxetan haurrendako euskarazko antzerki eskolak emanen dituzte, eta helduendako eskolak aurten Pausun izanen dira, ostegunero (18:30-20:00). Izen-emaiteak irailaren 12tik goiti: 06-36-82-41-95.

AEK-ren euskara ikastaroak

AEK-k urtero bezala, maila guzietako ikastaroak eta mintzapraktikak eskaintzen ditu. 3, 5 edo 6 oren astean, mailaren arabera. Kurtsoak egunez edo gauez. Xehetasun eta izen-emateak: irailaren 19an ostegunarekin (18:00), Posta gelan edo 05-59-20-55-30 telefonora deituz. Sartzea irailaren 30ean astelehenarekin izanen da.

Bertsulari saioa

Irailaren 20an ostiralarekin, Errexil sariketaren lehen sailkapen saioa izanen da Posta gelan (19:00). Parte hartuko duten bertsulariak: Ramuntxo Christy, Eneko Lazkoz, Maddi Ane Txoperena, Oihane Perea, Eneritz Artetxe eta Aitor Servier. Gai-emailea: Amaiur Lujanbio. Bigarren saioa 27an izanen da, eta finala urriaren 4an jokatuko dute. Sariketa hau 1984. urtean jokatu zen lehen aldiz Errexil I.aren omenez, eta hau da bigarren aldia eginen dena. Antolatzailea: Bertsularien Lagunak Herriko Etxearen laguntzaz.

"Euskaldunen aztarnak munduan"

Irailaren 23tik azaroaren 11 arte zabalik izanen da Posta gelan, "Euskaldunen aztarnak munduan" izeneko erakusketa. Hilaren 26an ostegunarekin (19:00), zabaltze ekitaldia eta bisita gidatua izanen dira egilea eta prestatzailea den Argitxu Camus-Etxekoparrekin.

Zuekin elkartearen lotoa

Irailaren 21ean larunbatarekin, Zuekin elbarrituen sostengurako elkartearen lotoa izanen da Zokoako kiroldegian (20:30). Jan-edariak izanen dira salgai.

Elgarrekin Mendian haur abentura

Irailaren 29an igandearekin, hiriak Elgarrekin Mendian ekitaldiaren bosgarren edizioa antolatuko du. Elgarrekin Mendian, familian partekatzeko abentura da (5 urtetik gorako haurrentzat), 5km-ko ibilaldia, jarduera ludiko eta kirolez tartekatua: arku-tiroa, orientazio-lasterketa, ahalmen urritasunari buruzko sentsibilizazioa eta beste ustekabe zenbait. Natura ondarearen aurkikuntza, jostetak eta kohesioa izanen dira egun honetako hitz nagusiak. Abiatzea eta helmuga Mandabideko aparkalekuan eginen dira (Ibardingo lepoaren behealdean dagoen Benta Amatxi okindegitik 50 metrora). Ibilaldi osoa seinaleztatua izanen da; familia bakoitzak ibilbidearen mapa eskuratuko du, bidexketan barna abiatu aitzin. Abiatzeak 10 minuturo (10:00-14:00). Urririk. Izen-emateak irailaren 27a arte: 05-59-85-94-26 telefonoan, edo Kirol eta Gazte Zerbitzuan (Iturbidea Trinketean). Tokiak mugatuak dira. Egun osoan zehar, Junior Association elkarteak jateko eta edateko gunea atxikiko du.

Pilotari urruñarren emaitzak

Urruñako finalerdietan, Bixente Bideondo urruñarra eta Saint Paul 40 À¢'€'" Larralde eta Gixandut 28. Eta Urruñako finalean: Bideondo eta Saint Paul 40 À¢'€'" Ospital eta Ugarte 31. Irailaren 7an jokatu zituzten Sarako pilota partidetan, berriz, P. Larralde eta Ducassou 40 À¢'€'" Bideondo eta Saint Paul 17.

Adindunendako ekitaldiak

Hilaren 19an ostegunarekin: ateraldia Urdazubira. Abiatzea Posta gelatik (10:00). Prezioa: 7 euro. Bisita harpeetara eta bazkaria jatetxean. Arratsaldean, mahai jokoak Posta gelan (14:00). Hilaren 20an ostiralarekin: oreka landa, Jeanne Senper gelan (10:30). Hilaren 23an astelehenarekin: ibilaldia Ansoteko ibarrean barna. Osora 3km. Bazkari partekatua. Abiatzea Posta gelatik (10:00). Hilaren 24an asteartearekin: sukaldaritza saioa eta bazkari partekatua: lasaña berdeak. Posta gelan (10:00). Arratsaldean, Loto ttikia Pausun, Intzuralden (14:00). Hilaren 25ean asteazkenarekin: bizikleta ikastaldi eguna herriko plazan (9:00-12:30). Arratsaldean, kontserbei buruzko hizketaldia Posta gelan (14:00). Hilaren 26an ostegunarekin: ateraldia Bastida aldera. Bazkaria jatetxean. Abiatzea Posta gelatik (10:00). Arratsaldean, mahai jokoak Iturbidea gelan (14:00). Izena emateko: 07-64-62-55-14 edo 05-59-47-95-08.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016